kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Estetika brebiarioa / Benedetto Croce (Koldo Biguri) / Klasikoak, 1996

Zer da artea? Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-07-06

Italiako teoria estetikoaren gailurra izango da, ziurrenik, Benedetto Croce pentsalaria. Berak hautsi zuen idealismoarekin, eta hil ondoren bere metodoak indarrean dirau, nahiz eta bere enborretik adar berriak sortu diren: Flora, Ragghianti, Bottari eta besteren batzuk, Croceren eraginetik ihes egin nahian; Lionello Venturi, Marangoni eta Brandi, alemaniar formalismoaren eskolakoak; esistenzialistak; enpiristak, fenomenologistak eta abar. Denak, Croceren itzalpean.

Croceri gauza asko leporatu izan zaio. Hegeliar eskolakoa izatea, batez ere. Baina adituek diotenez, hegeliartasunetik asko dagoen arren Crocerengan, metodua eta diskurtso-haria esaterako, zerikusi handiagoa omen du Vicorekin edo Francesco de Sanctis historiagilearekin. Vicok zioenez, nola iruditeria arrazoia baino aurretikoa den, hala poesiak aurre hartu dio zientziari. Vicok, horregatik, aldarrikatu omen zuen artearen autonomia. Crocerengan ere Vicoren ideia hori ageriko da.

Croceren estetikaren abiapuntu artearen berezitasuna da. Giza izpirituan bi ezagutza klase ematen dira: ezagutza intuitiboa, irudien sortzailea; eta ezagutza lojikoa, kontzeptuen emaile. Ezagutza artistikoa intuitiboa denez, artea autonomoa da; norberaren intuizioan oinarrituta baitago.

Gutxi gora-behera, laburbilduz, horixe da Croceren teoria, liburu honetan oso ondo adierazita datorrena. “Estetika-Brebiarioak” Crocek 1912an Texasko Houston Unibertsitatean estreinatze solemnerako idatzitako lau irakatsaldiak biltzen ditu: “Zer da artea?”; “Arteari buruzko aurreritziak”, “Artearen lekua giza izpirituan eta gizartean”; “Artearen kritika eta historia”. Zer da artea?, askotan egin dugun galdera da. Crocek, txantxatan, dioskunez, mundu guztiak dakien horixe da. “Eta, egiatan, nola edo hala ez bageneki zer den, ezingo genuke ezta galdera hori egin ere, zeren eta galdera orok berez baitarama galdegaiaren izatea nolabait, galderan bertan adierazia eta, horregatik, kalifikatua eta ezaguna”. Hitzak, Crocerenak berarenak.

Liburua sakona da eta erabiltzen diren kontzeptuak argi emanak daude euskaraz. Interesgarria da, arteari buruz gehiago jakin nahi duenarentzat.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak