« Koxme don’t fail | Marinel korapiloak »
Babiloniara itzultzea / F. Scott Fitzgerald (Javi Cillero) / Erein, 1996
Berriro Parisen Javier Rojo / El Correo, 1996-10-03
Charlie Wales (S. Fitzgerald-en pausuei jarraituz ia-ia) Parisera bueltatu da, bizitzan galdu zuena berreskuratzeko asmoarekin. 30.eko hamarkadan gaude, eta pertsonaiak urte zoroetan gailurra ezagutu ondoren, hondoa jo zuen krisialdi handian. Porrot ekonomiko eta pertsonalean murgildu zen, alkoholarekin nahasita. Porrot honen ondoren eta ondorioz pertsonaiak helduago sentitzen du bere burua, bizitza berreraikitzeko prest. Paris aldean giroa ez da berak ezagutu zuena. Amerikar aberatsak (edo aberats itxurakoak) gutxi dira hango hoteletan. Baina mamu batzuk izango balira bezala, aurreko garaietako lagun batzuk agertuko zaizkio gure pertsonaiari, eta Charlie Wales-ek hurrengo baterako atzeratu beharko ditu bere asmoak. Obra txikia, malenkoniaz beterikoa da S. Fitzgerald-en hau, Gatsby handia-n agertzen zen bizitzaren beste alderdia erakusten duena. Irakurleari ezinezkoa zaio pertsonaia hori ez maitatzea, pertsonaiarekin ez identifikatzea, lehen momentutik ahalegin horiek alferrikakoak izango direlako susmoak baitauzka. Izan ere, erruak ordaindu egin behar dira, eta bizitzak erakusten duen bezala, ez behin bakarrik. Eta horixe da Charlie Wales-en trajedia txikia: ezin dio bere historiari ihes egin.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez