« Petral baina gozo | Itsasotik, heldua »
Elementu piktorikoei ekarpena / Vasili Kandinsky / Gaiak, 1996
Kolorea eta marra Javier Rojo / El Correo, 1997-02-06
Elementu piktorikoei ekarpena izenburupean Gaiak argitaletxeak Kandinsky-ren bi lan teoriko garrantzitsuenak biltzen ditu: “Izpiritualtasunaz artean” (1911) eta “Puntua eta lerroa planoan” (1925). Lehenengo lanean egileak “arte berria” deitzen duenaren inguruko teorizazioa egiten saiatzen da. Besteak beste, orrialde horietan agertzen dira Kandinsky-k koloreei buruz zituen ideiak. Koloreen eragin fisikoaz eta psikologikoaz aritu ondoren, azken honetara mugatu eta koloreen izaera azaltzen du argi/ilun eta hotz/bero antinomien laguntzaz. Gero, izaera honetan formak duen eragina ere azpimarratzen du. Bigarren lana lehenengoaren jarraipentzat hartu daiteke, baina pedagogikoagoa ematen du, adibide ugariz hornituta baitago; eta beharbada horregatik bestea baino teknikoago gertatzen da batzutan. Gai hauetan espezializatuta ez dagoen irakurleak noizbait ondo ulertzeko arazoak eduki baditzake ere, liburu honek arte abstraktua zer den jakiten lagunduko dio dudarik gabe: marra misteriotsuen atzean izkutatzen den ikerketa sakon eta luzea erakutsiko dio. Liburua, bestaldetik, pinturaz haruntzago doa, arte honek besteekin (batez ere musikarekin) duen harremanaz ere ari da-eta. Oinarrizko liburua, XX. mendeko pintura ezagutzeko.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi