« Hazia ereiten duen gezia | Ana Urkizaren “Gela ilunetatik” »
Nerea eta biok / Laura Mintegi / Txalaparta, 1997
Emakumea bere baitan Amaia Aldai / Andra, 2001-04
Eleberri hau erraz eta atseginez irakurtzen den horietako bat da. Neska gazte baten kemenak, ilusioak, grinak, aukerak eta erabakiak sortarazten dizkion gogoetak, egonezinak eta desorekak bultzatuta, emakume heldu batek bere bizitzari eta bizimoduari buruz egiten dituen hausnarketak kontatzen digu Laura Mintegik nobela honetan. Istorio hau bi gai nagusi inguruan garatzen da. Bata emakume baten ohiko bizimoduaren berpiztea. Bestea, presoen ausentziaren presentzia nabaria.
Bi gai hauen garapena Isabel eta Nerea pertsonaiek burutzen dute. Isabel, unibertsitateko irakaslea, ama eta banatua den 42 urteko emakumea da. Nerea Pariseko gartzela batean dagoen ETAkidea den neska gaztea.
Isabelek irakasten duen literaturako ikasgaian matrikulatua da Nerea. Honek eskutiz baten bidez literaturari buruz dituen hainbat iritzi jakinarazten dio bere irakasleari. Geroz eta maizago elkar idatziko diote gutunak. Hasieran, literaturarekin zerikusia duen idatziak; gero, norberaren bizipenen, ilusioen, galderen buruzkoak.
Nerearen gaztetasunak, argitasunak, konpromiso politikoak eta kemenak eraginda, Isabelek bere bizitza eta bizimodua hausnartuko du: bere amatasuna, gizonekin izan dituen harremanak, bere herriarekin izan duen konpromiso maila, ilusioen galera eta berpiztea, emakumearekin sentipen berriak… Nerea ezagutzeak astindu ederra ematen dio Isabelen bizimoduari.
Gutunetako hitzen bitartez, bi emakume hauen artean eraikitzen hasten den harremana geroz eta estuagoa eta kuttunagoa egiten da. Laura Mintegik bere idazkera labur, zuzena, gardena eta intimistarekin emakume arruntaren bizipenak, experientziak argitara ekarri eta aztertu egiten ditu. Susma daiteke duen intentzioa ez dela kritikatzea, hauetaz kontzientzia harraraztea baizik.
Historia lehen pertsonan idatzita dago, nitasunetik. Honek samur bideratzen du irakurlea pertsonaia nagusiaren hainbat sentipenekin identifikatzera eta, aldi berean, norberaren bizimoduaz gogoeta egitera.
Eskertzekoa da emakumezko euskaldun idazle batek idaztea emakume baten istorioa, emakumearen ikuspuntua errespetatuz, eta sakonduz. Hauxe da Laura Mintegik eleberri honetan egin duena.
Laura Mintegi 1955ean Lizarran jaio zen. Historian lizentziatua Deustuko unibertsitatean, 1981 geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Prentsarako eta aldizkarietarako kolaborazio ugari egin ditu eta hamaika artikulu eta literatura kritika argitaratu ere bai. Bere lanen artean hauek ditu: “Ilusioaren ordaina” (Erein, 1986), “Bai… baina ez” (Susa, 1986), “Legez kanpo” (Elkar, 1991).
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres