« Sasoi guztietarako liburua | Mexikoren magia »
Letrak kalekantoitik / Anjel Lertxundi / Alberdania, 1996
Hitzen misterioak Javier Rojo / El Correo, 1997-06-26
Bere neurriko literatur tradizioa erakutsi nahi digu Anjel Lertxundik liburu honetan. Hitzak, esamoldeak, errefrauak, ipuinak, bertsoak etabar hartu ditu egileak, eta idazlea den aldetik aztertu. Honek esan nahi du ez duela inolako filologiatan aritzeko asmorik izan, ez; literatura egin nahi izan du liburu honetan. Denetatik biltzen denez, ez zaio zaila izango edonori bere gustuko osagairik aurkitzea. Arrisku bat dago, ordea, orri horietan: irakurleren batek hor kontatzen dena era estuegi batean ulertzekoa, alegia; edo beste hitzetan esanda, Anjel Letxundik eskaintzen diguna Euskal Tradizioa (horrela, hizki larriz) dela pentsatzea. Hau gerta ez dadin, irakurleak ironia piska bat behintzat izan behar du bidelagun. Egituraren aldetik, hiztegiaren itxura hartu du liburuak, osagai horiek alfabetikoki ordenaturik baitaude. Egitura honek ez dio zertan oztopo gertatu behar irakurleari, honez gero nahiko ohituta baikaude horrelako itxura zatikatuko lanak irakurtzen. Egiturak, dena den, liburuari muga bat inposatzen dio, sistematizazioaren ordez, iradokizun inpresionisten bidetik jotzen baitu. Literatura egiteko gai garrantzitsuena hizkuntza bera dela uste dutenek gustuko liburua aurkituko dute hemen.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi