« Hazia ereiten duen gezia | Ana Urkizaren “Gela ilunetatik” »
Bai... baina ez / Laura Mintegi / Elkarlanean, 1999
Laura Mintegiren maite min etengabe berritua Jose Luis Padron / Bilbao, 2001-04
Egile berberak gertu plazaratuko duen Sisifo maite minez lanaren zai gauden honetan gomendatzera gatozen liburuak, Bai… baina ez (Elkarlanean, 1999), 1986an ikusi zuen argia lehenengoz. Berrargitalpenak ekarri du, beraz, testu sendo eta goi-eskolakoa.
Zorioneko egitasmoa hori, 80ko hamarkadan kaleratu eta egundainoko kultur ibilbidean agortzen, irakurlegoaren eskuratze ahalbidetik urruntzen joan diren interesko argitalpen ugari jaso eta jenderatzea, berriz ere. Irakurle belaunaldi berriek euskal idazleen aintzin edota lehen lanekiko dugun etendura larria sendatzeko ezinbesteko modua.
Erosotasuna lortzen du Laura Mintegik (Lizarra, 1955) bere literatur hizkuntzarekin, gure ulermena guziz bereganatzeko. Lan handia behar duen hizkuntzaz lasaia datorkigu, muin-muinetik bortitza den ardura. Hala ba, narraziozko jazkeran, giza-mina hezurretarino hoztua antzeman daiteke Mintegiren hitzen zirrikiturik ilunenean ere.
Bizitzaren hotzak hartzen gaitu Bai… baina ez nobelan, baina sentimenduen beroak edertua. Ezin preziatuagoa baita Mintegik muturren arteko literatur oreka osatzeko duen estiloa. Zorionerako amodioa Bai… baina ez nobelan, negarrez oihuka hasteko amildegia.
Eskeintzen digun mundu ikuspegiarekin bat etorri ez ezik, baita esango nuke ere esistentziaren zorigaitzean ideiak eta gogoetak antolatzen dituela Mintegik, orduan bizitza berri bat hasteko. Beharko.
Ahal duen bezala bilatzen du Laura Mintegik arnas berria, nonahi. Koldartasunik gabe. Tristeziaz ergeldu baino lehen. Gizakiok jaiotza beretik dugun galtzeko ohitura, orainari aurrez-aurre begira hasteko modua bihurtuz.
Egiazko begirada sentitua da Laura Mintegirena. Eta harena bezalako begiekin, ikustera atrebitzen ez garen hori begiratu daiteke aurrez aurre. Eta aitortu. Begiradaren aitorpena da Laura Mintegiren literatur lana. Begiaz jotakoa geureganatzen digu, geure begiradan lanbroa mundu-bizia bihurtzeko.
Erraz idazten du, sinpletasunez ematen digu ideia, teknika oso zainduan barna ez galtzeko aukerarik gabe. Hori dana ikusiko du argi irakurleak, gizatasunak goia jotzen duen arduraz ekarria. Izan ere, hor du, nire ustean, Laura Mintegiren literatur lanak nabarmentasuna. Aurkezten zaizkigun biziera edota gertaera arrunten gordintasunak duen bihotz-beroa, haien soiltasunaren lilura.
Laura Mintegiren Bai… baina ez eleberria, giza-galera handien eremu gordina da, nahigabearekin solas intimoa, bizitzaz maiteminduta dagoenaren arnas-estua.
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Asier Urkiza
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Nagore Fernandez
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Paloma Rodriguez-Miñambres
Landura
Jose Luis Otamendi
Mikel Asurmendi
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Joxe Aldasoro
Akabo
Laura Mintegi
Mikel Asurmendi
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez
Beste urte batez
Samira Azzam
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Ulhaintsaren negarra
Jon Garmendia
Aiora Sampedro