« Ana Urkizaren “Gela ilunetatik” | Tituluak diona »
Fantasiazko ipuinak / Guy de Maupassant (Josu Zabaleta) / Ibaizabal, 2000
Maupassant-en ipuinak Javier Rojo / El Correo, 2001-04-04
Guy de Maupassant (1850-1893) ipuingintza modernoaren aitzindarietako bat izan zela gutxik jar lezakete dudatan. Orain haren “Fantasiazko ipuinak” irakur ditzakegu, Josu Zabaletak egindako itzulpenean. Fantasiazko ipuinak deitzen dira hauek, baina fantasia bera baino gehiago, bestelako osagaiak agertu ohi dira ipuin hauetan. Badirudi Maupassant-ek ez ziola irudimenari, besterik gabe, hegan egiten utzi nahi, istorio hauek egitean. Badirudi errealitate arruntaren atzean izkutatzen diren gertaera azalezinetan sakondu nahiago izan zuela. Izan ere, arlo hau dela-eta, askotan agertzen diren gai berezi batzuek kezkatzen zuten idazlea. Zentzumenen mugak, adibidez. Ipuin askotan errepikatzen duenez, zentzumenen aldetik gure gorputzak dituen mugaz bestelakoak izango balira, munduaz dugun ezagutza zeharo desberdina izango litzateke. Hortaz, itxuraz naturaz gaindikoak diren gertaerak naturalak izango lirateke oso, muga horiek gainditua. Eromena da beste gai hoietako bat, batez ere erotzeko prozesuan dagoen pertsonaiaren bilakaera azaltzen duelarik. Bestaldetik, honelako ipuinetan ez da faltako noizean behin umore beltza. Ipuingitzaren arloan maisu klasiko bat irakurri nahi dutenentzat, beraz, ezinbesteko liburua dugu hau.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez