« Literatura, funtsean, kontatzen jakitea da | Ravel heriotza antolatzen »
Sua falta zaigu / Katixa Agirre / Elkar, 2007
Sua falta zaigu M. Egimendi / Aizu!, 2007-09
Zazpi narrazio laburrek osatzen dute liburu hau, baina lehenengoak ematen dio izenburua sorta osoari. Ondo aukeratua dago, “falta” hitza, gakoa baita istorio guztietan, badirudi pertsonaia guztiak dabiltzala ez duten zerbaiten bila, hutsuneren bat bete nahian. Ia istorio guztiak lehenengo pertsonan kontatuta daude, eta pertsonak dira, hain zuzen ere, narrazio guztietako protagonista nabarmenak, gertakizunak baino gehiago. Azken finean, protagonistei gertatzen zaizkien kontuak ez dira hain bereziak, baina berezia da idazleak horiek kontatzeko duen modua, jazotzen dena protagonisten barru-barruko ikuspuntutik ikusten dugulako, “ni” edo “gu” horretatik, pertsonaia horren ingurukoek ikusten ez duten bezala. Giza harremanen gaia da zazpi narrazioak lotzen dituena, bertsio ezberdinetan: nerabezaro garaiko lagunak,elkarrekin aspertutako edo oraindik elkar maite duten bikotekideak, adin ezberdineko lagun bikoteak, telefonoz bakarrik ezagutzen den ahots batekiko lotura… Eta guztiak dira nahiko harreman minak, elkarrengandik oso hurbil dauden pertsonaien artekoak.
Bestalde, idazleak irakurleari beraren gustuko amaiera pentsatzeko aukera eskaintzen dio, bukatu gabe bezala geratzen direlako istorioak. Irakurleari “eta gero, zer?” galdetzeko gogoa sortzen zaio, pertsonaia horiek etorkizun hurbilean zer egingo duten jakiteko gogoa. Edota berak egoera horretan beste modu batean jokatuko ote lukeen hausnartzekoa. Egizu proba!
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi