« Mareek eramandako bizitzak | Gerra-gezurrez »
1984 / George Orwell (Oskar Arana) / Txalaparta, 2007
Egiak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-08-03
Liburu gutxi dago munduan Orwellen 1984 honek adinako eragina izan duenik. Biblia, beharbada. Dena dela, 1984 bezalako liburuak, lehentxeago ala geroxeago, biblia bihurtzen dira, edo bihur daitezke, nola esan. Marxen liburuak, eta Leninenak ere, biblia bihurtu izan diren bezala. Gaur egun, liburu marxistak ez dira lehengo afanez irakurtzen. Times are changing, jakina, ez alferrik, ez beharrik ere; ez hainbeste, hala ere. 1984 liburuko gaia boterea da, alegia boterea eskuratzea bainoago, botereari eustea. Gai zaharra da, giza bizitza, azken finean, boterearen inguruan mugitzen baita: alde batean edo bestean esan nahi nuen, boteredunen artean edo botere gabeenean bestela. Zientzia politikoaren muina da boterea. Nola eskuratu eta nola eutsi, Maquiavelok bezain ongi inork ez du adierazi. Maquiavelok, ordea, ikasle onak izan ditu, maisua gainditu dutenak, urrutitik gainera.
Boterea, 1984an, ordea, balore bakarra da, balore erabateko eta osoa. Bera lortzeko dena utzi behar da bazterrean, dena sakrifikatu behár da. Bera lortuz gero, berari eustea da garrantzia duen ekintza bakarra. Horretaz arduratzen da Egiaren Ministerioa, batez ere, jendeari egia ofiziala zer den adierazteko. Horretarako dira esloganak. Gerra da Bakea!, Askatasuna da Esklabotza!, Ezjakintasuna da Indarra!, Arbeit macht Frei! ezagunegi haren ondorenekoak, noski. Estatu totalitario baten oinarrizko hitzak, zin-hitzak beren zentzua galdua duten hitzak, hitz ez diren hitzak: hizketaberria. Tragediaren eragile izan ez balitz (izango ez balitz), barregarria eta baregarria izango zen. Ez dut uste Orwellen asmoa soilik estatu sobietarra kritikatzea zenik, estatu nazionalsozialista ere oso ezaguna zen alde batera uzteko. Dena dela, estatu totalitarioak oïnarrian antzekoak dira. Zabaldu nahi duten egiaren gezurra izan daiteke ezberdin.
XX mendeko libururik garrantzitsuenetakoa da 1984. Horrekin batera, hunkigarrienetakoa eta izugarrienetakoa ere bai. Errealitatearekin duen antzekotasunagatik batez ere.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi