kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Markak. Gernika 1937 / Bernardo Atxaga / Pamiela, 2007

Betiko markaturik Igor Estankona / Deia, 2007-06-08

Marka: Seinalea. “Gu Gernikako bonbapean izan ginen” dio Bernardo Atxagak liburu honetan, eta seinalea da hainbat seinale, hainbat marka daudela hala iradokitzen dutenak. Euskaldunoi arrasto sakona utzi zigun Gernikak. Arrastoa jarraituz itzuli da idazlea seinaleek alde batera Bilbao eta bestera Lequeitio zioten bidegurutzera.

Marka: Aztarna. Historiaurreko aztarnen gaineko hausnarketa batekin hasten da liburua. Aztarnetako seinaleak —markak— interpretatuz hurreratzen gara maiz izan ginen hartara. Eta izan ginenak hurreratzen gaitu askotan garen honetara.

Marka: Seinale bereizlea. Horixe utzi gura izan zuten Gernikako kontzientziaren larru gurian, burdin goriaz. Seinale horrek, inpotentziaren seinaleak, bereiztuko zituen aurrerantzean gorriak eta gainontzekoak, irabazleak eta galtzaileak. Ordutik hona sinistarazi gura izan dizkiguten hainbat gezur ere liburura dakartza Atxagak. Seinale bereizlearen lotsari ahanzturaren pisua arintzeko.

Marka: Gerrako produktuak saltzeko plaza ona izan zen Gernika, astelehen hartan. Marka baten entzutea izan zuten ordutik aurrera Europa osoan; Heinkel. Etorriko zenaren logotipoa.

Gernikan marka guztiak hautsi zirela esan ohi da. Ez da egia, baina sinboloa hortxe geratu da betiko. Bernardo Atxaga elegantzia itzelarekin itzuli da hain erabilia izan den bonbaketaren gaira. Markak, Gernika 1937 liburu arina, bizia, eta ederto idatzitakoa da. Asteasuarrak “lezio” baten antzera planteatu du liburua, eta Gernikako hondamendira behin eta berriro jauzi egiteko hainbat itzulinguru egiten ditu istorio pertsonaletan barna, literaturaren historian barna, politikan murgilduz…

Gozagarria da haitzuloetako markak ikustera sartzea, hobi komunetako lurrean agirika ibiltzea, Lauaxeta gogoratzea, zaurietara itzultzea. Gozagarria oroimena berreskuratzea hitzen magia baliatuz. Bortitz idazten du Atxagak, edo bere lumaren leuntasunak sortzen duen efektua da? Karolinjioentzat guztiz menperatu bako lurraldearekiko muga zen marka.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak