« Eguneroko porrotak | J baten kulpaz »
Aulki bat elurretan / Uxue Alberdi / Elkar, 2007
Ordena Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-03-30
Liburua irakurri ondoren, edukiaz pentsatzen hasita, burura etorri zaidan lehen hitza “ordena” izan da. Litekeena ere bada, Suediako bizimoduak kutsaturik izana: “batek ezin du parranda egingo duela irten baino ordubete lehenago erabaki”. Ordena, bai, horixe ikusi dut liburuan, hasieratik amaierarainoko bidean. Idazten hasi aurretikoa dela sumatzen dut, buruan finkatuta zegoen zerbait eta literaturan pausatu dena gero, beste zereginean batean fmkatu zitekeen bezala, erakusgarri. Literatura mundua ordenatzeko saioa omen da; ez nago ni oso seguru. Izan ere, literaturak batzuetan idazlearen beraren barneko anabasa besterik ez du argitzen, desordenan eta desorduetan; norberaren barruko eroetxea erakusten du, ahal duen moduan, jakina. “Horregatik, eroetxean etxean sartzen diren lehen egunean opari bat egiten zale ero guztiei: erloju bat, klik-klak egiten duena, erritmoa ondo markatzeko”. Eromena, arrazoimenaz ulertu ez daitekeenez, ordenatu egiten da, mekanikaz. (Pascalek “makina”z esango zukeen.)
Erlojuak eta bere mugimenduak sistema bat ezartzen du gure bizitzetan. Bitxia da, bai, erlojuak gure bizitza ordenatuetan hartua duen garrantzia: liburu honetan duen garrantzia. Erlojuak, izan ere, denbora neurtzeaz gainera, bera du ordenatzen. Ordenak, dena dela, ez du aldaketaren aukera oro galarazten, bideratzen baizik. Baina ordenak bere desordenak ditu, eroak bere zentzudunak dituen bezala, nondik begiratzen den eta zer hartzen den ikuspegiaren abiapuntu.
Azken fmean, literatura sistema bat da. Eta sistema horretan errepikapenak badu egituran zeresan handia. Erlojuak bere segundoak eta bere minutuak errepikatzen ditu. Bizitza ere neurri batez, errepikapena da. Historia, askotan, errepikapenen kontaera bilakatzen da. Literaturak ere, errepikapenen kontua ematen du, idatziz gehienetan. Uxue Alberdiren liburuan pertsonaiak eta objektuak errepikatzen dira, funtzio sinboliko zehatza betez. Giroa errepikatzen da ipuinetik ipuinera. Eta seguru asko, ipuinek banaka eta aparte irakurrita bestelako ondorioa ekarriko lukete.
Elkarrekin eta elkarren segidan irakurtzen dira, ordea. Osotasunak ematen die bakarrik ez dutena.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi