« Begirada batera | Sufrikarioa heroismo bihurturik »
Inon izatekotan / Juan Luis Zabala / Susa, 2006
Gogoeten bilduma Iker Zaldua / Noticias de Gipuzkoa, 2006-06-17
21 urtez izandako gogoeten bilduma bat eskaintzen digu Juan Luis Zabala idazle azkoitiarrak, Susa etxearekin kaleratu duen Inon izatekotan lanean.Eguneroko moduan aurkezten dizkigu gogoeta horiek, 1985. urtekoa lehenengoa eta 2006ko martxokoa azkena. Horrela bere bihotzaren leihotxo bat irekitzen digu idazleak, ipuin labur, poema eta kontakizun laburrak josiz, egunerokotasunak eskaintzen dizkigun une zehatzen inguruko bere gogoeten argi-ilunak behatu ditzagun.
Idaztea aukeratu du Zabalak, pentsamenduen zurrunbiloari leku ematearren, idazleak berak 1990eko otsailaren 3an aurreratu zuen eginkizuna “Hitza hartu dut, hitz egin dut eta azaldu eta azaleratu egin ditut barnean nituen fantasmarik handienak, zikinenak, trabagarrienak, ezerosoenak. Hitzaren bidez, adierazi egin dut barruan nuena, eta oraindik ere horretarako aukeraren jabe naiz, hain premiazko ez bazait ere beharbada dagoeneko “. Bi hamarkadetan bere buruan pausaturiko hitz hautemanezinak bildu ditu eta liburu batean aurkeztu dizkigu.
Idaztea du zaletasun eta idazle da zentzu gardenean, egunak emandako uneak eta gauak luzatutako momentuak koaderno baten intimitatean utzi baititu tintaz bustita. Ugariak bezain arruntak dira azkoitiarrak zuzen eta leun darabiltzan gaiak; maitasuna, bakardadea, gertaera apalak, dudak, bidaia fisiko nahiz psikologikoak edo aitorpenak aurki ditzakegu 21 urteko ibilbidean.
Idaztean eskua bezain garrantzitsua izan ohi da begia, begiarekin hasten da idazten sena duenak eta liburu honetan oso ondo azaltzen digu Juan Luis Zabalak nola idazten den begiarekin. Beste begiarekin gainera keinu egiten dio irakurleari, bereganatu egiten du irakurlea eta hau aztertu gabe utzitako egoerak aztertzera bideratzen du, guztiok izaten ditugun pasadizoak, burutazioak eta irrikak deskribatzen baititu.
Bihotzaren zati txiki bat biluzten du idazleak eta bihotzaren zati txiki bat biluztuko zaio irakurleari, hemen, inon izatekotan.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui