kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Loti ederrak / Yasunari Kawabata (Ibon Uribarri) / Alberdania-Elkar, 2006

Gaizkia eta ongiaren lehia Iker Zaldua / Noticias de Gipuzkoa, 2006-12-30

“Arau hura behin hautsiz gero, toki hura putetxe arrunt bat bihurtuko zatekeen”, hala pentsa-tzen du Egutxik eta hala dirudi, baina araua betetzeko da.

Etxe sekretua gisa izendatzen du narratzaileak sarri, eta badu sekretutik etxeak, baina ez leku ezkutu batean zegoelako edo barruan lo egiten zuten emakume misterio-tsuak aurki zitezkeelako, ezta emakumeen lo sakona zerk sortzen duen sekula jakiten ez delako, sekretu askoren jabe diren agureak zeharkatzen zutelako tentazioa gordetzen zuen atea baizik.

Emakumeenganako erakarpenaz hitz egiten du Yasunari Kawabataren liburuak, etxe bakarti bateko gela belus gorriminezko errezelek argitu batean ohean lo dagoen emakume gazte bat topatuko du Egutxik, 67 urteko agureak, egoeraren patetismoa deskribatzen du protagonistak berak, pentsamendu lizunak eta duinak tartekatuz. Ohe batean sartuta, biak, bata lo, bestea esna eta emakumeari edozer egiteko eskubidearekin, araua hautsi ezean, sexu harremanik ez mantentzearen arau bakarrarekin.

Araua urratzeko desira agertzen du eta atzetik, hori sentitzearen lotsa eta damua, gainerako agureek sentitu dutena sentitzearen lotsa. Eta bizitako maitasunen oroitzapenak, egiteke utzitakoaren damu. Ezer ez gertatzea da gerta litekeen onena, loti ederrak Fuji mendiarekin parekatzea da geratzen den bakarra. Atea noiz ez zeharkatzea desiratuko du noizbait agureak baina egoera behartu du etxe hura bisitatzean, lagun baten aholkua jarraitzean eta atea zeharkatzen duen aldiro, gertaera saihesteko borroka bizia hasten da bere barnean. Finean joko moral hutsa da liburua, gaizkiaren eta ongiaren lehia.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak