kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Txokotik zabalera / David Anaut / Alberdania, 2006

Zabaletik txokora Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-12-08

Azkenaldi honetan gero eta gehiago dira txokotik zabalera idazten diren liburuak, idaztea pilotan jokatzea balitz bezala. Eta ez dut nik esango, barka bekit barka-ahala duenak, pilota jokoa ez denik. Frontoia behintzat hor dago, beti bat eta beti bera, eta pilota ere bai; partidutik partidura aldatzen da, nola jokatu nahi den. Jokalariak ezberdinak dira, eta pilotakadak ere bai, baina frontoiko hormak ederki jasaten ditu eskukadak oro, zoragarri eusten dio partiduari. Hori amaiturik, jokalariak, leher eginda, etxera joango dira atseden hartzera, eta frontoiak lehen bezain eder eta gogor iraungo du. Liburu asko idatzi dira euskararen egoera salatuz. Batzuk serio antzean (barregarri serio, gainera), eta beste batzuk txantxa antzean. Baina arazoak hor dirau. Frontoiak hori eta gehiago onartzen du, eta ez da arrailtzen, ez da koskarik azaltzen pareta gogorrean. Ez dut esan nahi kritika egin behar ez denik. Esan nahi dudana da euskal hizkuntzaren arazoa edo dena delakoa (arazo bat konponbiderik ez duenean arazo al da?) putzu beltz bat dela eta kritika guztiak irensten dituela, itsaso sakonak itsasontziak eta marinelak irensten dituen bezala. Dena sartzen da barnean, eta pentsatzen hasita nago, inori ez zaiola batere inporta. Eta “inori ez”tasun horretan nahi duenak idatz dezala bere izena eta sina dezala gero.

Arazoa besteena dela pentsatzen da, edo pentsatzeko joera dago. “Zein gaizki egiten duten esatariek!”. “Eta itzulpen hiper-zuzen edo hiper-oker horiei buruz zer esan?” (Zergatik ez dugu pentsatzen itzulpenaren problema gehienetan erdara bera dela, alegia erdara ulertezinaren kodea hartuta duen testuarena). “Eta ergatiboaren erabilera kaxkarraz zer?” Topikoak dira horiek dena, denok ezagutzen baititugu adibideak, eta Dabid Enautek jarritakoak baino askoz gehiago ere jarri genitzake, urrutira joateke, gainera.

Arazoa beste nonbait dagoela uste dut. Eta iturburu bat baino ere gehiago baditu, seguruenik Baina hori jakitea eta hori esatea bat da, eta horri konponbidea ematea, euskaltasunaren zutabe ideologiko sendoak zalantzan jartzeke, beste kontua da.

Egin dezagun barre, bitartean. Jo dezagun adarra, euskara kaxkarra dutenen kontura. Norbaitek eskertuko digu-eta.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak