« Begi-bistakoak | Zer kontatua »
Kaleko ipuinak / Juan Karlos Merino / Elea, 2006
Sorpresa aurreratuak Ana Urkiza / Deia, 2006-12-15
Beti da eskertzekoa jasotze lana. Batez ere, literaturan. Nahi edo helburu hauxe agertu du Juan Karlos Merinok Kaleko ipuinak liburua atontzerakoan. Hamaika ipuin jaso ditu, han-hemenka entzundakoak eta bere golkoan gorde beharrean, ipuinok konpartitu egin nahi izan ditu eta betirakotu, liburuxka honetan bilduta. Merinok bi zatitan apailatu ditu ipuinok: haurtzaroan jasotakoak hasierako seiak, eta gaztaroan entzundakoak, ondoko bostak.
Literaturari, formaz edo estiloaz, eta gaiaz edo edukiaz gain, intentzionaltasuna, helburua, berritasuna, indarra, edo beste hainbat gauza eska diezazkiokegu baina gauza horiez guztiez gain, iradokitzeko gaitasuna da, batez ere, baloratzen dioguna. Idazleak ezin du dakien edo nahi duen guztia kontatu. Ez, bederen, era esplizitu batean. Gordetzen, ezkutatzen edo disimulatzen jakin behar duela esaten da lehenik, eta irakurlea konturatu gabe erakusten, azaleratzen eta konbentzitzen bigarrenik. Baina adituek diotenez, agerrera honetan ez da idazlearen eskua antzeman behar. Irakurleari, berak deskubritzen duela sinistarazi behar zaio.
Merinok, ostera, ipuin bakoitzaren aurretik, sarrera gisakoa eskaintzen du, ipuina nork kontatu dion edo nola jaso duen argituz eta ipuinaren nolabaiteko balorazioa egiten du, bateren bat “mundiala” dela ere esateraino. Ez da falta moraleja antzeko aipurik ere.
Sarrera hitzetan eta baita ipuinetan ere erabilitako tonua eta estiloa pertsona edo idazle nagusi batenak direla irudi lezake irakurleak eta arrazoi hori dela medio, gazteei baino areago, liburua adinean sartutako irakurle helduari zuzentzen zaiola esan liteke.
Irakurleak ez du pertsonaietan erreparatuko, autorearen nahia ere ez baita pertsonaiak, lekuak, giroak edo gai zehatz batzuk erretratatzea izan. Egileak berak aitortzen duenez, liburuan jasotzen diren ipuinek berari, pertsonalki, entzun zituen garaian inpresio handia egin zioten eta arrazoi hori dela medio, jasotako prezioan ezagutarazi nahi izan dizkio irakurleari. Baina kakoa hortxe dago: egileak, ipuinok lagun artean kontatzen arituko balitz lez, bere inpresioak eta aurkikuntzak ere lerroz lerro azaltzen dituela. Ez dio irakurleari deskubritzen uzten.
Merinok liburu honetan ez du gordetzen jakin; ez du sorpresak eta detaileak, efektu eta modu finago batez, une egokiago baterako uzten asmatu.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez