« Ilunpeetan barrena | Mentxakaren aitorpena »
ETAren hautsa / Joseba Zulaika / Alberdania, 2006
Gure historia hurbilaren hautsa berbizitzeko saioa Mikel Asurmendi / Irunero, 2006-10
Euskal herritarron azken 50 urteko errealitate soziopolitikoa ezagutzeko saioa da ETAren hautsa liburua, saioaren subjektu nagusia ETA izaki.
“Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizi gai…” idatzi eta abestu zigun Xabier Letek, baita Mikel Laboak abestu ere. “ETAren hautsa egun batean bilakatu zen hil gai” diosku Joseba Zulaika orain. Hautsa hil gai bihurtu aitzin, beste ETAren hautsa izan omen zen ordea. Alegia, egileak bi ETA bereizten ditu liburuan. Iritzi eta jarrera ausarta hori ez da askorentzat ulergarria ez onargarria. Nik bat egiten dut egilearen jarrerarekin.
Ondoren baina… “baina” madarikatua jalgitzen zaigu.
Ez da zaila ulertzen ETAren hasierako indar askatzailea, askatasunerako traba bihurtu izana, giza historian etengabe errepikatzen den joera duzu. Izan ere, askatasuna helezina da guztiz —norberaren nahiz gure herriaren burujabetasunaz ari naiz—. Izanik ere, bizi gaia haizatzeko hil gaia erabiltzen duenak zertarako bizi nahi duen galderari erantzuteko gai izan behar du. Alegia, herri hau bere subiranotasunaren —askatasunaren— bidean gidatzeko indar iraultzaile bezala sortu zen ETA. Alta bada, iraultzeak haizatzen duen hautsa bizirik edo hila den bereizten ikasi behar du balizko iraultzaileak, iraultzak pertsona berriak ekarriko baditu.
Pertsona berriak kultura berria nahi eta behar du, hil zorian genuen kultura bizi berritu —euskara muina izaki, baina beste hizkuntz eta kulturetara zabalik— behar eta nahi du. Pertsona berria estatuaren ideia hutsaren aurkakoa da. Pertsona berriak bere buruaren jabe izan nahi du, pertsona berria ez da boterearen gose, eta boterea kudeatzea egokitzen bazaio, ez du bere burua asetzea xede izan behar…
“ETA gure belaunaldiaren gertakari nagusia da, eta bukaera ona behar du” dio Joseba Zulaikak. Pertsona berriak onaz/ongiaz eta gaizkiaz harago joan behar duelakoan nago. Egungo kultura unibertsala, gurea barne, ona eta gaizkiaren gainean funtsatzen da. Gu, euskaldunok, onaren aldean gaude —gure zauri nartzisistaren ondorioz—, baita espainolak eta frantsesak —euren nagusikeri nartzisistaren ondorioz— ongiaren aldean daudela eurek uste ere. Alegia, besteak —espainola, frantsesa edo edozein delarik—, arerioa gaizkiaren ondoan ikusten du beti.
Bitasun horretatik atera ezean, arerioa eta gu, gu eta arerioa, nekez sorrarazi dugu gai bizirik…
Tira, liburuak merezi du, merezi duenez, gure historia berriaren hautsa berbizitzen laguntzeko.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi