kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Arima enkoniatuak / Xabier Mendiguren E. / Elkar, 2006

Arima enkoniatuak M. Egimendi / Aizu!, 2006-09

Lau kontakizunek osatzen dute liburu honek idazle beraren Bihotz gosetien kluba ekartzen du gogora. Egitura aldetik, nahiko antzekoa da, eta narrazioen argudioari dagokionez, berriz, orduan bihotz gosetiak zirenak, orain arima enkoniatu bihurtzen dira, gauzatu gabeko “amodio” istorioen protagonistak Amodio hitza kakotx artean agertzearen arrazoia kontatzen zaizkigun harremanen nolakotasunean datza, ez baitago amodiozko istorio tipikorik, baizik eta erakarpena, erantzunik gabeko maitasuna, adiskidetasuna… Bada, ordea, alde bat. Aurrekoan kontakizunek amaiera aske uzten zuten, baina kasu honetan amaitutako istorioak dira kontatzen direnak, bai iraganean gertatuak direlako, bai etorkizunik ez dutela argi erakusten dutelako.

Hala ere, lau narrazio hauetatik bi dira, batez ere, aipagarriak, bi azkenak hain zuzen ere, aurrenekoek ez baitiote irakurtzeko interesari larregi eusten. Lehenengoa, aukeran, luze samarra suertatzen da, irakurleak ia hasieratik baitaki nola amaituko den. Eta bigarrenak, berriz, ez du gauza handirik kontatzen, agian kontatzeko gauza handirik ere ez dagoelako. Baina beste biak ezberdinak dira, protagonistak helduagoak dira, eta zer kontatu gehiago dute. Eta horrek irakurlearen interesari eusten dio bukaerara arte.

Bestela, Mendiguren Elizegiren idazkera beti bezain arin eta irakurterraza da, oso egokia euskararen sareetan erabat aske mugitzen ez direnentzat.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak