kritiken hemeroteka

8.733 kritika

« | »

Zazpi kolore / Jon Arretxe / Elkarlanean, 2000

Koloreak mundu anitzari Jon Benito / Gara, 2001-02-03

Jon Arretxeri buruz hitz egiten badugu, nahi gabe ere gogoratuko ditugu bere lan esanguratsu batzuk, “Ostegunak” edo “Ostiralak”, adibidez. Baina, lehenik bazituen, hau bezala, bidaia-kroniken generoaren barnean kokatzen ahal ditugun lanak, “Tubabu” edo “Tuparen seme-alabak”, alegia. Idatzi hainbat, bidaiatzen duelako Jon Arretxek. Eta esperientzia pertsonalen gainean idazteko joera duelako egileak. Horregatik ere oroitzen gara Jon Arretxez.

Milaka aldiz errepikatu dugu literaturak bidaiatzeko ere balio dezakeela. Eta ez gara damu milaka aldiz errepikatu izanaz. Hau dugulako adibide garbienetako bat. Hainbatetan aldarrikatutakoa, beraz, praktikara bikain eramaten duen lana dugu. Liburua zabaldu eta gurea ez den ohe batean esnatzeko ahalmena ematen digulako literaturak. Mugitu eta ordaindu gabe. Irakurlea bidaiari aktibo bilakatzen du. Nahi dugun pertsonarekin esnatzeko ahalmena ere ematen digu. Halakoetan erakutsi dizkigu Jon Arretxek munduko bazterrak. Bidaiari bilakatu gaitu. Berak lekurik ederrenak erakutsi dizkigu eta guk, gozatu. Bakarrik bagina legez, ezer inposatu gabe. Ostadarraren koloreetatik abiatu eta, euria eta eguzkia batzen dituen era berean, sentimendurik kontrajarrienak batuz. Beldurra, poza edo zoritxarra. Batzen diren eran, bizitza normalean ere bai. Munduko bazterren aniztasuna bezala, sentimenduena eta pertsonena erakutsi dizkigu. Ohitura eta pentsamenduena bezala.

Bidaiatzeak adikorrago bilakatzen ei gaitu. Ulerkorrago gauzen aurrean. Munduko errealitate ezberdinak ere erakusten dizkigu egileak. Arretxek badaki hori. Adibide bat, heriotza gertakaririk unibertsal eta demokratikoena da, arnasa hartzeari uzteko mementoa guztioi iristen zaigula jakinda, lehenago edo geroago. Heriotzari buruz ditugun ikuspegi ezberdinak dizkigu erakusten. Beltza edo zuria izan daiteke heriotzaz dugun ikuspegia, gauden lurraldearen edo herriaren arabera. Guztia aldagarria izan daiteke, heriotza izan ezik. Bestelakoan, 27 testu labur biltzen dizkigu liburuak. Tituluak dioen zazpi koloreen inguruan. Lehenago aipatu dugun aniztasun horrekin. Sentimenduen aniztasunaren eta txikiaren eta gutxiaren apologia egiteko balio duten zazpi kolore ditugu. Azaleko harremanak saihestuz, harreman barnerakoiagoei eta gizakiaren etengabeko galdera eta kezka nagusiei buruz hitz egiten digu egileak. Egun dugun bizimodu azeleratuari kontrajartzen zaion lana dugu honakoa. Pertsonaren ezberdintasun eta berdintasunak areagotzen dizkigu. Munduko leku desberdinetatik kontatzen ditu zertzeladak, zehaztu gabe, deskribapen xumeen bidez eta irakurleak zehaztu dezan kokapen eta gertakizunaren osotasuna. Irakurleak ere izan dezan jolasteko lekutxo bat. Hasi eta berehala amaitzen direnak. Irudiz osatuak. Testurik gehienak, egunkari honetako NATURA gehigarrian kaleratu ziren lehendik. Horregatik, bada, ezagunak zaizkigu batzuk, baina gustura berrirakurri ditugu hala eta guztiz ere.

Azken kritikak

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez

Iñaki Lopez de Luzuriaga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Mikel Asurmendi

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Maialen Sobrino Lopez

Zerua hemen
Oihana Arana

Asier Urkiza

Café Mokka
Jabier Muguruza

Nagore Fernandez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Iraitz Urkulo

Erbeste
Juan Garzia

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak