« Biolinaren jatorria edo Poesiari buruzko e-posta hamasei puntutan | Kaiera bete ohar »
Jakob Von Gunten / Robert Walser (Edorta Matauko) / Erein, 2005
Ezerezaren nahia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-11-25
Robert Walser (1878-1956) nahigabe izan zen idazle, saitu zen ez idazten, baina ez zuen lortu. Bartleby izkiriatzaileak bezala aukeran nahigo zuen ez idaztea. Ez zen horretan bakarra, lagun asko zituen “nahiagoez”gintza horretan: Kafka, Svevo, besteak beste. Zerbitzari izateko ikasketak egin zituen, eta zerbitzari izan zen. Lanbide horrek eman zizkion, antza denez, bere ezaugarri nagusiak: esaneko eta isila izatea, ikusezin bihurtzea. Diotenez, garai batean, Kafkaren enpresa berean egin zuen lan; diotenez, Kafkak enpresaburuari “Tanner Anaiak” irakurtzeko aholkua eman zion.
Hogeita sei urte zituela idatzi zuen lehen liburua, Fritz Kocherren konposaketak. “Ezer ez da lehorragorik lehortasuna baino, eta niretzat ezer ez da baliagarriagorik lehortasuna baino, sentikortasun eza baino”. Fritz Kocherren esaldi horrek laburbiltzen du agian Walserren estiloa. Lehorra baita eta amaitu gabea dirudi askotan, amaitu gabea , gogorik gabe idtzi izan balu bezala.
Geroxeago, Berlinen bizitzen zelarik, 1907a eta 1909a bitartean, idatzi zituen “Tanner Anaiak”, “Enplegatua” eta “Jakob von Gunten”. Walter Benjaminek oso maitea zuen hiruretan hirugarrena, alegia Jakob von Gunten. Biografoek diotenez Benjamenta Institutua Walserrek ikasi zuen ikastetxea da, ezer ez ikasteko sortua, ezer ez izateko antolatua. Baina, antza denez, horixe izan zen Walserren helburua: ezer baino gutxiago izatea.
Geroxeago ibiltzen hasi zen egunez eta gauez, gelditzeko. Geroxeago “miserikordia-etxe” batean sartu zuten eta hantxe iraun zuen hil arte. Carl Seeligek bere liburuan Walserren bizitzaren erretratu zehatza egin digu. Oso zoriontsu bizi omen zen, ezer ez izanik, ezer ez irudirik, ezer ez nahirik. “Elurra oso da monotonoa” idatzi zuen Fritz Kocher pertsonaiak. 1956ko abenduaren 25ean Robert Walser hilik azaldu zen elurretan. Carl Seeligek esan zuenez “emakume indargabe bat baino zurbilago ageri zen”.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi