« Bilboko erlauntza | Auzoak »
Auzoak / Urtzi Urrutikoetxea / Susa-EEF, 2005
Aniztasuna Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-07-15
Jende asko bizi da gurekin; jende askorekin topo egiten dugu egunero. Askotan esaten diot neure buruari, denok elkarrekin bizi garen arren, espazio berean, oso gutxi dakigula batzuok besteoz. Ondotik igarotzen gara, edo igarotzen zaizkigu, eta elkarri konpromisozko diosalaz egiteaz gain, oso gutxitan gelditzen gara haiekin hizketan. Ez dakigu haien historiarik, ezezagunak haien bizitzak, haien pentsamenduak, haien ilusioak.
Urtzi Urrutikoetxeak auzoko jendea hartu du gaitzat. Batzuk aspaldi eta besteak ez hain aspaldi hirira etorritako gizon-emakumeak. Eta saiatu da behintzat haien historia kontatzen, haien ilusio eta esperantzak, haien desilusio eta etsipenak gurera ekartzen. Ideia, ezin uka, erakargarria da, gure ondoan bizi diren horien guztien barnean sartu eta haiei gertatzen zaiena idatzi. Ez dira historiak luzeak; batzuk narrazio oso laburrak, ia mikroskopikoak. Ez dute zerikusi handirik historia batzuk besteekin, espazio bera konpartitzeaz gain. Idazlea da, fikzioaren bidez, denak lotu dituena; sakabanatuta zeuden elementuak batu egin ditu liburuaren espazioan, literaturaren alorrean.
Beraz, arrazoi berdintsuak daude liburua nobelatzat hartzeko eta ez hartzeko. Teknika aldetik, uste dut, gehiago duela nobelarena, ipuin bildumarena baino, alegia hasieran ipuin bilduma izan zitekeena edo izango zena nobela bilakatu da, orriak idazteaz batera. Baina era berean ez deritzot oso garrantzitsua terminologia-eztabaidatan hasteari. Nahi duenak irakur beza.
Historiak dira, hor-hemen dabilen jendearena. Horregatik liburuko aniztasun hori, pertsonaietan bederan. Beste kontua da tonua, beti bat, pathosetik gertuago pozetik baino, ikuspegia, historiatik historiara aldatzen ez dena, estiloa, oraindik finkatu gabea. Baina Urtzi Urrutikoetxearen lehen nobela izateko, oso duina delakoan nago.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez