« Pentsatzen dugulako | Parisen sabela »
Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo / Iñaki Segurola / Alberdania, 2005
Pontotikakoak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-05-13
Ovidiok deserrian idatzi zituen bere azken poemak (Tristia eta Epistolae ex Ponto); horregatik darie biei ala biei malenkonia kutsua, negar doinua, keja musika. Horregatik, behar bada, kritikari maltzurrek ez dituzte azken lanok ontzat jo, azken poemon aldean jartzen baitituzte lehenagokoak, Metamorfosis liburukoak, batez ere. Ulergarria da, kritikaria bere garaiko izakitxoa (eta izartxoa) baita. Ovidio, Erroma guztiz ahaltsua utzirik, hiri txiki batera joan zen bizitzera, Enperadoregoaren mugetan, Errumania gaurkoan. Iñaki Segurolaren hitzaldi hauetan bada kontrako joera, askotan Cioran gogorarazten duena (ez al zen Cioran Errumaniatik “Erroma Berri”ra etorri, alegia Parisa?); Segurolak herri txiki batetik idazten baitu, ziudadearekiko inongo lilurarik gabe. Doinua, ordea, Ovidiorena da, edo -onartzen badidazue-, Cioranena bera, malenkonia, negarra eta keja, hiruak batean. Gertatzen da Iñaki Segurolak oso ongi idazten duela, gure parametroetarako noski. Hain ongi du idazten non irakurle amorratu den honek ez diot erreparatu gehiegi idatzi gabe zegoenari, alegia mamiari, baizik eta idatzitakoari, testuari hain zuzen.
Literatura-adibide bikaina iruditzen zait. Job berritua, Job kejosoa, Job azpeitiarra (hori ere badugu, bai!). Baina denok dugu Joben zerbait; ez alferrik gainera; denok baikara Jainkoaren seme sasikoak; denok dugun bezala Ovidioren edo Cioranen zerbait, gure herrian egonik ere, onenean, deserriratuak baikara guztiz. Jobek erakutsi zuen bidea, Jainkoari errietaka hastean. Gerokoek, Ovidiok eta Cioranek, eta horien kume-kumetxoek, bideari jarraitzea besterik ez dute egin. Ovidiok Zesarri idazten zion; Cioranek bere buruari; Iñaki Segurolak bere gizaldiko euskaldun irakurleari (aurkitzen badu, bederen).
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro