kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Biolinaren jatorria / Jon Aiastui / Elkar, 2004

Biolinaren jatorria Beñat Sarasola / www.eremulauak.com, 2004-11-16

Heterodoxia, pluraltasuna eta zehazgabetasuna gabezia askoren mozorro izaten dira maiz. Gauza hutsal ugari egiten dira interdisziplinitatearen izenean. Horregatik, Jon Aiastuiren Biolinaren jatorria lana, ipuin, marrazki eta poesia bilduma izaki, arrisku horri aurre egin beharrean egon da . Bi arrazoi ordea aski dira liburuak arrisku hori arazorik gabe uxatzen duela jabetzeko. Nabaria da idazleak ez duela bolbora asmatzeko inongo pretentsiorik, ez du ezer bereziki apurtzailerik egin nahi; marrazki txukun batzuk, poesia ulerkor batzuk, ipuin eder batzuk; besterik ez, eta ez da gutxi. Bestalde, liburuko poesia, ipuin eta marrazkien maila onak ez du mozorrorik behar itxurak egiteko. Ez du inor engainatzen, liburu honen balioa poesia, ipuin eta marrazki bakoitzean dago, ez liburuaren kontzeptu edo hermeneutika ponposo batean.

Hala ere, zerbait nabarmentzekotan, poesien balioa nabarmenduko genuke. Batzuk “Nongo Nor” atalean aurki genitzake. “Nongo Nor” hori duela urte batzuk argitaratu zuen idazleak, ia lagun mailako argitalpen txiki batean. “Argi eta itzalen artean” ikusiko ditugu liburuko gainontzeko poesiak. Poesia bilduma aberatsa da, esperimentaziorako bidea irekitzen du batzutan, poesia narratiboa darabil beste zenbaitetan, joko linguistikoak, abesti bihurtu diren poesiak ere badira (“Belarri Garbiketan”). Irakurlea ez da aspertuko manera errepikakor eta obsesibo baten aurrean, aitzitik, mundu poetiko zabal hori eskertuko du, ohartzerako poesia guztiak segidan irakurrita izango dituela. Hiru ipuinetatik “Eguzkiak jotzen duen aldetik” iruditzen zaigu aipagarriena. Psikiatriko batean bizi den Vitasen “bidaiak” dira kontagai bertan, eta efektismoan eror badaiteke ere, ipuin ederra osatzen du idazleak. Azkeneko kontakizun motza (“Biolinaren jatorria”) aldiz, ijitoei buruzko kondaira baten itzulpena da, ijitoek duten biolina jotzeko abileziaren jatorria argitzen diguna. Marrazkiei dagokionez, kutsu minimalista dute denek ere eta absurduarekin nahiz ironiarekin jokatuz, marrazkiak poesiaren zein gertu egon daitezkeen gogoratzen digu.

Poesia gustatzen ez zaiola dioen lagun horri erregalatzeko liburu behinena da hau, ezer ezkutatzen ez duelako, eta liburuko pieza bakoitza mimo handiz zainduta dagoelako. Eta tira, deskuiduan lagun tematiak berean jarraitzen badu, ez da ez Jon Aiastuien errua izango.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak