kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Hiruko / Itxaro Borda / Alberdania, 2003

Indarkeria Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-03-04

Hiru zatitan dago banatuta liburua, hiru zati arras ezberdinak hirurak, bakoitzak bere autonomia eta nondik-norakoak baititu. Gaia hiruretan indarkeria da, Euskal Herrian bere moduak hartu dituen indarkeria eta baita bestelakoa ere, abstraktuagoa. Baina gaia ukitzeko modua da ezberdina. Lehendabiziko testua, “Herriak bizi behar du” narrazioa da, Iparraldean borroka armatuari ekiteko erabakia hartzen duten lagunei buruzkoa. Bigarrena, “Harpe ilunetik ateratzeko” saioa da, saio politikoa. Hirugarrena, “Elpides”, elkarrizketa platonikoaren gisa dago antolatuta.

Orijinala da, gutxienik, gaia azaltzeko modua. Narrazioari dagokionez, bai tonuz eta bai erritmoz, polizia eleberrien zordun da. Bizia eta indartsua, kontaera huts ia, ekintzak eta gertaerak ekartzen baitira testura, ez haiei buruzko interpretaziorik, ezta deskribapenik ere. Iparramerikako kontaera dirudi, bizkorra oso. Eta bukaera ere oso generokoa da. Legeak eta bere ordezkariek irabazten dute. Saioa, ordea, beste kontua da. Hor ez dago fikzioarentzako tokirik, hor errealitate gordina dakar idazleak eta hari buruzko gogoeta eta interpretazioa. Esan dezadan, gutxienik, azterketa inteligentea iruditu zaidala, eta, nahiz zenbait puntutan ados ez egon berarekin, haren ondorio batzuk nire egiten ditut, edo, hobeto esanda, aspaldi egin nituen nire. Dena dela, Iparraldeko girotik idatzita da saioa, eta ausarta da, orain arte tabu izan diren zenbait konturekin hausten baitu. Elkarrizketa platonikoa, aldiz, ironikoa da oso. Saioa irakurri ondoren freskagarri.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak