« Kezkak bideratzeko | Itsasondoko plazatik »
Airezko emakumeak / Felipe Juaristi / Erein, 2003
Airezko emakumeak Ines Buenetxea / Axular, 2004-10
Nahiz eta olerki alorrean arituagoa izan, eleberri gisako “Airezko emakumeak” izenburupean argitaratu du Felipe Juaristik bere azkeneko lana; eleberri baino saiakera tankera handiagoa har dakiokeena, ezpada saiakera eleberrituarena, daukan eduki etiko-filosofikoarengatik.
Izan ere, XVIIgarren mendeko filosofari judutar izandakoaren Benedict De Spinoza, Ethics izeneko lanean bildu zituen adiera filosofikoetatik abiatu, eta Spinoza beraren ahotik garatzen baititu egileak Europako historiaren pasarteetan girotutako zenbait ixtorio, zeinak diren Inkisizio garaia, Frantziar Iraultza eta Bigarren Gerrate Mundiala, eta zeintzuetan ematen baitiren aditzera judutarrak judutar izanagatik jasandako erasoen berri.
Labur esanda, De Spinizarentzat unibertso honetan dirauen izaki eta izaera ororen jatorria, bai fisiko eta espirituala, bat eta bera da, eta soilik izan izateko hartzen duten eitearengatik bereiz daitezke batak besteengatik; era berean guzti orok dauka azalpena hedapen gabeko eta betiraunekoa den dena delako horretan, ulertzea gizakien gaitasunetatik at badago ere.
“Espazio” metafisiko eta hedadura ezatasunezko horren deskribapen poetiko batekin ematen zaio hasiera liburuari, baita berton amaitu ere irakurketan jorratzen doazen ibilbide guztiak ere. Zoru eta sabai honen artean datzaten zutabeak, ixtorioen ardatz gidariak alegia, bitezela: batetik, musika, biolinen musika, ikutu eta ikusezinezkoa den musika, Haydin, Beethoven, Mozart eta beste hainbeste aparteko baina betiere haragi-hezurrezko izakiek sortutatako musika, baina berriz, hainbeste sentipen kontrajarri eragin dezakeena, baita arrazoi gabeko hainbat jarrera eta ekintzetara bultzatu ere; bestetik Ainhoa, denborarik ezagutzen ez duen oroimen eta ahazturen itsasontzia, itsasoaren naturazko indarpean soilik dabilena bertatik bertara bandera gabeko fragataz jantzia hasieran, Gaztelatarren galeoi moduan ondoren, baita Golondrina deiturapean mozorroturik azkenean; betiere, Ainhoa. Azkenik, eleberriari izena ematen diotena, eleberrian izar direnak, emakumeak, airezko emakumeak, airezkoak biolinen musika eta Ainhoaren modura, garaiko gorabehera sozialek altxatutako aireekin datozenak eta jada nonbaiten idatzita dagoen patuzko aireekin doazenak.
Jorratutako alorrari dagokionean, batetik lan bikaina dela Juaristik ekarritakoa eta bestetik hausnarketa sakonagoa eskatu eta merezi duela iruditzen zait. Ezin esan irakurketa arina denik, filosofiaren eta etikaren inguruko kontuak ere ez baitira halakoak. Ordea, azpimarratuko nuke saiakerazko muina duen idazlana eleberri moduan aurkezteko ahalegina, De Spinozak adierazi nahi zuena helarazteko landutako bidea, alegia. Hortan ere, litekeena da idazkeraren prosa olerkituaren tankerak, edota olerki prosatuarenak, puntu nostaljiko hori erantsi eta horrelako gaiei darien transzendentalitatea ulerterrazago egiten laguntzea.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi