« Talaiak eta egiak | Itzulera »
Utopiaren belaunaldia / Pepetela (Iñigo Roque Eguzkitza) / Erein, 2026
Nola aldatu garen Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2026-04-25
Politikarekiko asaldura eta desengainu garai honetan hona hemen zer geratzen den gaztaroan desiratzen genuen utopiatik edo haren alde borrokatzeko eta mundua aldatzeko gogoaz gogoetara gonbidatzen gaituen eleberri bat. Pepetelak (Artur Carlos Mauricioren Pestana dos Santosen ezizena) 1961etik 1991ra utopia politiko baten ziklo osoa —sorrera, borroka, garaipena eta ustelkeria— kontatzen digu lau ataletan Sara, Aníbal, Vitor eta Malongo protagonisten bidez.
Lehenengoan, Lisboan kokatuta, ikasle gazteak dira, politikari buruz eztabaidan eta konspiratzen. Bigarren zatiak egitura fisikoa du: beroa, beldurra eta lokatza sabanan, gerra baten eszenatokia baita (MPLAko gerrillaria izan zen Pepetela). Hirugarrenean Angola independentea da 1975etik, baina horrek ez du ekarri Lisboan amesten zuten gizarte justua. Batetik, gerra zibila dago: eta, bestetik, ustelkeriaren seinaleak agertzen hasiak dira. Atal trinkoa begitandu zait zeren idazleak idealak irensten dituenaren sinbolo bihurtzen baitu olagarroa. Azkena ironikoena dugu, kapitalismoak idealen porrotak utzitako hutsuneak betetzen baititu. Tradizio indigena ikuskizun eta oparotasun-garaian bizitzeko promesekin nahaspilatzen duten eliza ebanjelisten agerpena azaltzen du.
Pepetelaren prosak oldartzen ez den ironia eta erruki kritikoz tratatzen ditu protagonistak eta haien bilakaera. Elkarrizketek eztabaida ideologikoen pisua hartzen dute eleberria saiakera bihurtu gabe. Pepetela soziologoa eta narratzailea orekaturik baitaude.
Ez da amaiera itxaropentsua. Zinikoa ere ez. Belaunaldi ororen erretratua topa dezakegu, zeinek, berdintasun-idealetan sinetsita, bizitza arriskatu zuen. Beranduegi konturatu ziren botere kolonialari irabaztea ez dela gizartea eraldatzea. Eta Iñigo Roquek ongi atzitu du Pepetelaren ahotsa euskaraz.
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
Aritz Galarraga
Espekulazioak
Arrate Egaña
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza
Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa
Nagore Fernandez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Maialen Sobrino Lopez
Ni, laiko
Markos Zapiain
Mikel Asurmendi
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Maddi Galdos Areta
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
Irati Majuelo
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Joxe Aldasoro
Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno
Mikel Asurmendi
Erbeste
Juan Garzia
Asier Urkiza
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Maialen Sobrino Lopez