kritiken hemeroteka

8.404 kritika

« | »

Barrengaizto / Beatrice Salvioni (Fernando Rey) / Txalaparta, 2024

Francesca eta Maddalena Amaia Alvarez Uria / Argia, 2024-11-24

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela, zubi lana egiten. 2023an jatorrizkoarekin batera beste 30 hizkuntzatara itzuli zen eta euskaraz irakurtzeko aukera 2024an izan dugu.

Francesca eta Maddalenaren arteko adiskidetasuna ezagutuko dugu eleberri honetan, Italia faxistan kokatuta, zehazki, 1935ean Lambro ibaiak zeharkatutako Milaneko herri batean. Bata “ondo hezitakoa” da, zibilizatua, kristau ona eta emakume rola betetzen ahalegintzen dena. Bestea barrengaizto da: “deabruak hartutakoa”, basatia, zoritxarra dakarrena eta aske bizi dena.

Amama pelikulan gertatzen den moduan gertatzen da hemen ere; familia bakoitzean jaiotzean esleitzen zaio rola seme-alaba bakoitzari. Kasu honetan herriak izendatu du barrengaizto, komunitateak erabaki du arbuiatzea eta baztertzea. Brigitte Vasallok “herriko zoroari” buruz hitz egiten duenean bezala da, paper hori jokatu beharko du bizitzan zehar.

Francesca protagonista, ordea, beraren eskutik sartuko da nerabezaroan eta ordura arte ezarri dioten “neska zintzoaren” mugak hautsi ahal izango ditu Maddalenarekin. 12 urte ditu eta bere nortasuna eraikitzen hasiko da etxetik irten eta kalean, bere lagunaren ondoan, ikasiko dituenei esker.

Elena Ferranteren L’amica geniale (Lagun bikaina) lanarekin konparatzen dute, baina badu S. E. Hintonen The Outsiders (Errebeldeak —Begiko argitaletxeak euskaratua—) lanetik ere bai: haurtzaroa uztean lagunak dira helduleku nagusi eta haien ondoan egiten zaie aurre bizitzaren bortizkeria eta miseriari.

Protagonistak ikasiko du beldurrez bizi izan dela ordura arte, eta “kontra egin” daitekeela, baina bereziki, hitzen indarraz jabetuko da. Izan ere, erabiltzen diren hitzak “ahaltsuak eta arriskutsuak” dira eta “ezin dira esan zer dioten erreparatu gabe”. Ondorioz, faxismoak errepikarazten dizkien esaldiei begira jarri edo hitz batzuen inguruko gogoeta egingo du: “Maitasuna zen zinemako emakume aktoreek gortinei heltzeko arrazoia. Antzerki hutsa. Itxura, faltsukeria”.

Patriarkatuan emakume gazte bihurtzeak dakartzan arriskuez ohartu eta horiei erantzuteko bitartekoak lortuko ditu Francescak, kontziente eta burujabe, “nire izenez deitzea nahi dut” aldarrikatuko du.

Azken kritikak

Hetero
Uxue Alberdi

Irati Majuelo

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

Amaia Alvarez Uria

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak