« Italiarra Bermeon | Mendekuaz »
Monogamoak / Iñigo Astiz / Susa, 2024
Maletategian Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2024-07-27
Kazetaritzak eta narratibak, helburu desberdina izan eta ohiko dikotomiari (errealitatea versus fikzioa) heldu arren, lotura dute: istorio edo gertaera baten osagaiak nola konbinatu eta tenkatu jakitea kontaketak aurrera egin dezan irakurlearen interesa piztu artean. Elementu horiek badute islarik Iñigo Astizek, kazetari eta poetak, plazaratu duen lehen fikziozko narrazio-liburuan.
16 istorio batzen ditu, non gaien eta erregistroen oparotasuna kausituko dugun istorio erakargarriak kontatzeko erakusten duen trebetasunagatik. Horrek zerikusia dauka ze narratzaile mota izatea aukeratu duen Astizek, testuen narraziozko izaera moldakorra aintzat hartuta, kontakizun bakoitzak forma zein tonu jakin bat eskatzen duelako ahotsak bideratzeko.
Horrekin batera, istorioek ez dute amaiera itxia. Hots, zenbakidun puntu asko agertzen diren denbora-pasa horietako baten antza dute, irakurleak puntu horiek lotzen saia daitezen esangura atzeman ahal izateko.
Unibertso harrigarriak
Egileak idazten du hizkuntzaren balioaz jabeturik, esan gabe doanarekin eta ironiarekin (hala nola, “Svastikak”, “Tximino infinituaren teorema”…) jolastuz, ipuinek ostentzen dutena agerrarazteko, adibidez, “Neskalaguna” dugu horren guztiaren kontakizun eredugarria. Beste batzuetan istorioek aurrera egiten dute azalezina, harridura edota absurdoa ikusgai, oraindik zer den ez dakiten pertsonaiak daudelako zerbait galtzeko beldurrez, esaterako, “Gizon on bat”, “Itzultzea”, “Monobolumena” eta “Oreina” narrazioen protagonisten kasuan.
Astizek prosaren aukerak aldi batez landu nahi dituela begitantzen zait, literatur baliabideez jolasteko eta unibertso harrigarriak asmatzen jarraitzeko gogoz. Bidenabar, antzematen da idazleak gozatu egin duela kontakizunetan zedarritu dituen korapiloekin. Fikziozko narratiban probatu ondoren, istorio gehienetan arrakasta erdietsi egin duelakoan nago.
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Jon Jimenez
Reset
Aitziber Etxeberria
Mikel Asurmendi
Baden verboten
Iker Aranberri
Jose Luis Padron
Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza
Jon Jimenez
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Hasier Rekondo
Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban
Mikel Asurmendi
Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz
Gorka Bereziartua Mitxelena
Juana
Jon Artano Izeta
Mikel Asurmendi
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Jon Jimenez
Simulakro bat
Leire Ugadi
Maddi Galdos Areta
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Ibon Egaña
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Paloma Rodriguez-Miñambres
Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga
Mikel Asurmendi
Turismo hutsala
Fito Rodriguez
Asel Luzarraga