kritiken hemeroteka

8.766 kritika

« | »

Infinitua ihi batean / Irene Vallejo (Fernando Rey) / Pamiela, 2021

Ondo egindako lanari Jose Luis Padron / Bilbao, 2022-10

Hasieratik harrapatu gintuen El injinito en junco (Siruela, 2019) liburuak, Irene Vallejok sinatua. Jakin-mina segituan piztu zigun, bai gaiak, bai kontatzeko moduak, prosa dotoreak, hain ahozkotasunetik hurbil dagoen kontatzeko modu horrek. Zoragarria iruditu zitzaigun.

Fernando Reyk itzuli egin du, liburuak dituen 449 orrialdeak euskaratu, eta Pamiela etxeak argitaratu. Eta hain testu ederrak, hain ongi euskaratutakoak, berriro harrapatu gaitu, disfrutatu dugu, asko, eta berriro piztu digu, segituan piztu ere euskal literaturaren sistemak itzulpena behar-beharrezkoa duela dion ideia eta balioa eman behar zaiola ondo egindako lanari.

Gaztelaniazko originalak izan duen arrakasta ikusita, letra hauen irakurle gehientsuenoi ezaguna egingo zaizue Vallejoren saiakerak mota askotako liburuen historian barna egiten duen ibilbide liluragarria. Beraz, ez gara bidaia horretan luzatuko. Bai azpimarratuko dugu oso modu ederrean kontatzen duela Irene Vallejok nola sortu zen itzulpengintza eta nolako ondorioak izan zituen, nola zabaltzen diren horrela ideiak eta pentsamenduak… Ekarpena ederra da, eta itzulpengintzaren gorazarrea egiten du: “Itzulpenik gabe bestelakoak ginateke —idatzi du Vallejok— gure aspaldiko itzultzeko ohiturak zubiak eraiki ditu, ideiak nahasi, elkarrizketa polifoniko mugagabeak sortu eta gure ‘txaubinismo’ arlotearen arrisku makurrenetatik babestu gaitu norberaren hizkuntza bat askoren arteko beste bat dela erakutsiz”.

Jakina. Egia da itzulpengintzari esker euskaraz sortzen ditugun lan ederrak eskaintzen ahal dizkiegula beste herrialde batzuei, eta itzulpengintzari esker euskaraz gozatzen ahal dugula beste herri askotan egiten diren gauzez. Zubi lan ederra da, eta kultura zabaltzeko modu ederra.

Eta sumatzen da gustura egindako lanean aritu dela Rey, eta sumatzen da nolako maitasuna jarri duen, kasu honetan, itzulpen lanean.

Are gehiago esango nuke, liburuaren arrakastaren gakoetako bat hori da, hots, itzultzaileek egin duten lana, euskarara Fernando Reyk egin duen lana, nolako lana.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak