« Korapilo mataza | Hitzen paradisuan »
Gauez harrizko zubiaren azpian / Leo Perutz (J.M. Olaizola "Txiliku" / Joxe Mari Berasategi) / Elkar, 2019
Lehia urrunetik Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-12-28
Euskal irakurleek aspaldian izan zuten Leo Perutzen (1882-1957) literatura ezagutzeko parada, Pragan jaiotako idazlearen “Bederatzietatik bederatzietara” nobelarekin. Eta oraingoan, idazle honen beste idazlan bat dastatu dezakete, J.M. Olaizola eta Joxe Mari Berasategi itzultzaileen lanari esker. “Gauez harrizko zubiaren azpian” izenburuarekin argitaratu da. Irakurlea liburu honetara hurbiltzen denean jasoko duen lehenengo inpresioa narrazio bilduma baten aurrean dagoela izango da. Izan ere, idazlan honetan azaltzen diren atalek ipuin beregainak ematen dute hasiera batean. Baina poliki-poliki irakurtzen hastean jaso duen inpresio hura aldatuz joango da.
Lehenengo eta behin, pertsonaiak errepikatzen direla ohartuko da eta gero badagoela atal guztiak lotzen dituen haria ere, hari itxuraz xumea, baina bildumari koherentzia osoa emango diona, atal guztiek zentzua hartzen baitute hari horretan betetzen duten lekuaren arabera. Denbora eta lekuaren aldetik kokagune zehatza dugu: argumentua Pragan kokatzen da, XVI. eta XVII. mendeen artean. Eta narrazio osoa bi pertsonaiaren arteko lehia edo kontrajarpena izango balitz bezala antolatuta dago: batetik, Rudolf II.a enperadorea eta, bestetik, Mordechai Meisle judu aberatsa dira lehia honetan parte hartzen duten pertsonaiak. Elkar ezagutu gabe, elkarri eragiten diote, eta elkarreragin sotil horren azpian mugitzen dira beste pertsonaiak eta gertatzen zaizkienak. Rudolf II.ak enperadore apetatsu eta ergela dirudi; Meisle judu aberatsak enperadorea urrez hornitzen duen bitartean bere botere ezkutua areagotzen du. Istorioan errealismoa eta fantasia elkartzen dira, ametsezko eta magiazko mundua eta errealitatezkoa parez pare suertatzen direlarik, beste testuinguru batean errealismo magiko deitzen zenaren antzeko planteamenduaren bidez. Eta honez gain, narrazioaren ikuspuntua ere aipatu behar da, irakurlea liburua irakurri ahala konturatuko den bezala idazlearen garaitik eta idazleak bere bizitzan ezagututako aldaketetatik kontatuta baitago, lainoen artean galdutako mundu baten oroimena azalduz eta ezinbestez galera horrek utzitako hutsunean tristeziaren aztarna utziz.
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Jon Jimenez
Reset
Aitziber Etxeberria
Mikel Asurmendi
Baden verboten
Iker Aranberri
Jose Luis Padron
Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza
Jon Jimenez
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Hasier Rekondo
Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban
Mikel Asurmendi
Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz
Gorka Bereziartua Mitxelena
Juana
Jon Artano Izeta
Mikel Asurmendi
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Jon Jimenez
Simulakro bat
Leire Ugadi
Maddi Galdos Areta
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Ibon Egaña
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Paloma Rodriguez-Miñambres
Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga
Mikel Asurmendi
Turismo hutsala
Fito Rodriguez
Asel Luzarraga