kritiken hemeroteka

8.766 kritika

« | »

Poesia kaiera / Cesare Pavese (Ion Olano Carlos) / Susa, 2019

Paveseren poesia Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-06-01

Munduko Poesia Kaierak izeneko bilduman Cesare Pavese-ren poesiari tokatu zaio txanda Ion Olano Carlosen eskutik datorkigun itzulpenaren bidez. Idazle italiarrak (1908-1950) ez zuen poesia gehiegi argitaratu, liburu bat bakarrik, “Lavorare estanca”. Euskarazko itzulpenean “Lan egiteak akitzen du” izenburua daraman liburu honetan argitaratutako poemek osatzen dute antologia honen parterik handiena. Poema hauek eszena batzuen deskribapenak izango balira bezala aurkezten dira. Bertan pertsonaia batzuk azaltzen zaizkigu, bakardadean eta deserrotuta, munduan atsedenleku baten bila dabiltzalarik; ahalegin honek, ordea, ez du emaitzarik. Nekazaritza munduarekin zituzten loturak hautsi dituzte eta hirian daude, galduta. Oroitzapenak dira beraien altxor nagusia, eta behinolako mundu hura haurtzaroko paradisua begitantzen zaiela, baina mundu hori urru geratu delarik ezin dute berreskmatu. Hirian, jendez inguraturik, bakardadea da nagusi, eta bakardade honetatik babesteko beste pertsonaiekin hasten dira harremanetan. Hauek azaleko harremanak baino ez direnez, ez dute lotura trinkorik lortzen.

Liburuaren hitzaurrean Beñat Sarasolak narrazioen mugan jaitzen ditu poemok, eta halaxe da, eszenak gertakariz beterik baitaude, deskripzio dinamikoak sortuz. Liburuaren bigarren atalean agertzen diren poemetan tonu hori aldatzen da. Poema hauek idazlea bizi zelarik hor-hemenka agertutako testuak dira, edota idazlearen heriotzaren ondoren argitaratuak. Lirismora lerratzen dira eta askoz laburragoak dira: alde batera utzi dira lerro luzeko hitzaldiak, non pertsonaia desberdinak plazaratzen ziren; honen ordez, bigarren pertsona bat agertzen zaigu poemon balizko hartzaile moduan, Olano Carlosen itzulpenean “hi” baten bidez islatzen zaigun bigarren pertsona; eta eszena batzuen deskribapen dinamikoek lekua utzi diote sentimenduen azalpenari.

Argitalpena dela eta, bilduma honetako idazlanetan gertatu ohi den bezala ez da ia informaziorik ematen jatorrizko argitalpenei buruz. Edonola ere, liburu honekin euskal irakurleak aukera izango du idazle italiarraren poesia hobeto ezagutzeko, poemak ibilbide osoaren testuinguruan kokatuz.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak