« Bizitzaren argitzalak | Plazerez tundran zehar »
Bizi alegiazkoak / Marcel Schwob (Juan Garzia Garmendia) / Ibaizabal, 2002
Erretratu bitxiak A. de Amezaga / Bilbao, 2002-12
Gazte hil zen, 37 urte zituelarik, baina Marcel Schwob-ek (Cheville, 1867 – Paris, 1905) utzitako lan literarioaren garrantziak bizirik irauten du. Idazlea izateaz gain, kazetaria, kronikagilea eta itzultzailea (Shakespeare, De Foe…) izan zen. Burges familiakoa, literatur munduko adiskide ospetsuak izan zituen: Alfred Jarry, Paul Valéry eta André Gide (honekin haserretuko zen: lan bat plajiatu ziolako, bere esanetan), besteak beste. Bere idatzien bidez, Schwobek errealitatea birsortu nahi izan zuen, imajinazioak eskaintzen zion aukera zoragarriari esker. Euskarara lehenengo aldiz itzuli den lan hau, Vies imaginaires izenburupean kaleratu zen 1896an (orain ehun urte eta piku!). 22 erretratu aurkezten dizkigu autoreak: Lukrezio, Petronio, Sufrah, Paolo Uccello, Pokahontas, Walter Kennedy…, garai desberdinetakoak. Antzinatea ondo ezagutzen zuelaren adibide dugu liburu hau (esan Filologia Klasikoa eta Ekialdeko hizkuntzan doktoregoa lortu zuela, Iñaki Aldekoak gogorarazten digunez hitzaurrean). Itzulpena Juan Garzia Garmendiak egin du. Euskal literaturan aski ezaguna, Beckett, James, Shakespeare eta Melville, besteak beste, euskaratu ditu. 1905ean François Villon, betidanik miresten zuen idazleari buruzko liburu bat prestatzen zegoen Schwob heriotza heldu zitzaionean. Behin esan zuen Jorge Luis Borgesek munduko bazter guztietan badirela Marcel Schwoben zale kartsuak elkarte sekretu koxkorrak osatzen dituztenak. Eurei eta beste guztioi zuzendua ba itzulpen hau.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi