kritiken hemeroteka

8.758 kritika

« | »

Hori da umorea, maisu! / Mo Yan (Aiora Jaka - Maialen Marin) / Elkar, 2013

Idazle gosetia Hasier Rekondo / Berria, 2014-03-02

Idazle gutxik aitortuko lukete, Mo Yanek egiten duen moduan, “jaki goxoengatik” idazten dutela. Ekonomikoki garatutako herrialdeetako literaturetan jaki goxook, loria, edota transzendentziaren metaforak ere izan litezke, Nobel Saria bera jakien metafora izan litekeen gisara. Izan ere, Txinako Gaomi Dongbei herrian nekazari-familia txiro batean, Aurrerako Jauzi Handiaren garaian, 1955ean jaiotako Guan Moye-k (benetako izenez) gosearen sufrikarioei egin behar izan zien aurre txiki txikitatik. 2012an Nobel Saria eskuratu izana goseari zor dio, ezbairik gabe. Baiki, sabelaren orro grinatsuak asetzea ez da nahikoa izaten talenturik ezean.

Txinatik kanpo hiru eleberrik egin dute ospetsu Mo Yanen literatura: Basarto gorriaren klana (1987an Zhan Yimouk oihartzun handiz film bihurtu zuena), Paradisuko baratxuriaren baladak eta Alkoholaren herria. Idazle bereziki oparoa den Mo Yanen hitzetan, “hiru liburu hauek oso ezberdinak diruditen arren, sakon-sakoenean berdinak dira: gosearen beldur den ume batek bizitza on bat izateko duen grina erakusten dute”. Gosea eta grina, narratzeko grina, literaturaren oinarri gisa. Mo Yanek erakusten duen narratzeko grina parekaezina da mundu mailako literaturan.

XX. mendeko 80ko hamarkadan ekin zion idazteari Mo Yan-ek, ordurako biziak zituen arestian aipatutako haurtzaroko gosea eta 60ko hamarkadan Txinak jasan zuen Iraultza Kulturala.

Maialen Marin Lacartak eta Aiora Jaka Irizarrek ederto baino hobeto itzulitako Hori da umorea, maisu! (Elkar, 2013) narrazio laburren liburu honek Jokin Zaitegi Itzulpen Saria eskuratu zuen 2012an; horri esker dastatu izan ahal dugu, irakurle gosetiok, sistema politikoak inposatutako burokrazia absurdoen gainetik Mo Yanen pertsonaiek bizirik irauteko erakusten duten umorea, bizitzeko gogoa eta bizitzaren gordinkeria absurdoa. Gabriel Garcia Marquezen itzala luzea da Mo Yanen literaturan, baina bere bide propioak ibili ditu, eta esango nuke errealismo magikotik aldentzen denean ematen duela bere onena. Liburuari izenburua ematen dion kontakizuna, non globalizazioak eragindako kalte lazgarriak eta txinatarrek publikoki harremanak izateko dituzten arazoak umore finez aurkezten diren, eta japoniarren aurkako erresistentzia gudan (1937-1945) kanibalismo istorio paregabea kontatzen duen Sendagai miragarria gustatu zaizkit batez ere. Hala ere, bere bizitzako epe ezberdinetan idatzitako istorio guztiek mantentzen dute goi-maila, ez dago narrazio kaskarrik. Mo Yan idazle kontzeptuala da, istorioak kontatzea oinarrizkoena duen arren, horrela bada, narrazio bakoitzean gai konkretu bati heltzen dio. Horren adibide argienak kontakizun alegorikoenak lirateke: Burdinazko Haurra nagusiki; 1958ko udan abiarazitako burdina eta altzairua fintzeko kanpaina nazionalaren bidegabekeriaren berri ematen du haur goseti baten ikuspuntu haluzinogenoa profitatuz.

Kafkaren eragina ere nabarmendu nahi izan da Mo Yanen literaturan, baina burokraziaren absurdoa bestelako moldez aurkezten da txinatarraren luman. Absurdoa zehatzagoa da, materializatu egiten da, usaindu egin dezakegu. Ez du nihilismo punturik. Oraindik orain sistema komunistarengan fedea erakustearen ondorioz, kritika latzak jasan ditu. “Nire arerioak idazleak dira gehien bat”. Liburuetan ustelkeriaren aurka erakusten duen grina ez omen duelako adierazpen publikoetan modu berean agertzen. Bere hitzetan esateko, “konponbiderik gabeko auzia da…; nolako pertsona, halako hizkera, nolako idazlea, halako obra”.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Odola kantari
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

Aritz Galarraga

Zerua hemen
Oihana Arana

Ibon Egaña

Espekulazioak
Arrate Egaña

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak