« Gizakion izariaren haria, orain galduan ari | Irakurri »
Infernuko hesteetan / Charles Bukowski (Mikel Olano) / Elkar, 2008
Bukowski zahartzaroan Javier Rojo / El Correo, 2008-08-16
Bukowskiren liburua izanik, irakurle gehienek badakite zer aurkituko duten, errealismo zikina deitu izan zaiona alegia. Poema hauetan Bukowskiren ohiko gaiak agertuko zaizkigu. Besteak beste, alkoholaren gaia aipatu daiteke, Bukowskiren literaturaren erdigunean dagoena, eta poema askotan mozkortiak izango dira pertsonaia nagusiak; izan ere, horrelakoak gizartean baztertutakoen adibide hautatuak dira, galtzaileen adibiderik egokienetakoak (gogoratu bere liburu bat gaztelerazko argitarapenean “La senda del perdedor” bezala kaleratu zela). Emakumeak ere agertzen dira poema hauetan, baina gaiak ez du aurkezten beste liburu batzuetan erakusten zuen ikuspuntu probokatzailea; moteldu egin zaigu idazlea. Literaturaz ere mintzo da noizean behin, benetako idazle gehienak hilda daudela esateko baino ez bada ere. Eta gurasoez ere aritzen da, haiekiko zorra kitatu nahi balu bezala. Bukowskik errealismo zikinaren bidetik jarraitzen du, baina ingelesezko izenburu originalean agertzen den “septuagenarian” hitzak beste ikuspegi baten aurrean gaudela adierazten digu, liburu honetan idazleak zahartzarotik idazten baitu. Izan ere, jatorrizko bertsioa 1990ean agertu zen, idazleak 70 urte betetzen zituen urtean. Asko bizi eta asko idatzi ondoren, idazlea nekaturik aurkezten zaio irakurleari, eszeptikoa, bere umorea moteldu da, lausotuta dago umore zatar hori, eta ironia desengainatura lerratu dela esan daiteke.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro