« Autobiografia intelektuala | Zirkuitu itxia »
Sommer jaunaren istorioa / Patrick Süskind (Lourdes Oñederra) / Erein, 2007
Zuhaitzak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-04-04
Patrick Süskind ezaguna egin zen Perfumea izeneko liburuarengatik eta liburuari esker. Halakoxea da bizitza; batzuetan asmatzen da eta beste batzuetan ez. Liburuak Sempéren irudiak dakartza. Sempé, norbaitek ez badaki, Nikolas txikiaren abenturen marrazkigilea da. Liburua, gazteentzat eta helduentzat da, alegia irakurtzeko zaletasuna duenarentzat. Idazleak hasieratik zehazten du liburuaren doinua. Mutiko batek oroimenera dakar zuhaitzetara igotzen zeneko garaia. Ez da abiapuntu kaskarra. Mutiko gehienok, ez denok, txikiagoak ginenean zuhaitzetara igotzeko abilezia zorrozten genuen, eta, zuhaitzean egonik, mundutik aparte ginela sentitzen genuen, ez zeru ez lur, mugan baizik; ez txori ez haur, hibrido baizik. Zuhaitzetako hostoak babeserako baitira, nork bere burua ezkutatzeko. Gordeleku aparta eta apartekoa, jakina. Beti itzultzen gara, edo itzuli nahi izaten dugu, zuhaitzetara, gure txikitako etxeetara.
Protagonista bizi den herrian Sommer jauna bizi da. Inork ez daki haren izena (norbaitek jakingo du, noski, baina ez da halakorik ageri liburuan), ez haren lanbidea. Soto batean bizi da bere emaztearekin batera Inork ez daki nondik etorri diren. Inork ez daki nora joaten den egunero, ibiltzen hasten denean. Misterioaren adierazgarria baita Sommer jauna deitzen den jauna. Udaren usaina duen jauna, gainera. Uda baita, txikiagoak eta gazteagoak izan ginela minez oroitzen dugunon aldia. Sommer jauna pertsonaia baino aitzakia da, erreferentzia eta mugarri. Protagonistak ondo gogoan du bere ibilbidean bestea; protagonistaren bizia markatuko du, bera konturatzeke, ordea. Baina eraginik handienak eta sakonenak ez dira izaten nabarmenenak, ezkutukoenak baizik. Zauririk zailenak ere gordetakoak izan ohi dira, ez dut zalantzarik; udarik ederrenak joandakoak eta gordelekurik seguruenak hostoen artekoak diren bezala.
Liburua, bestalde, apala da eta samurra. Iraganari nostalgiaz begiratzeak ematen dio berezko ez duen berezitasuna. Denok, edo gehienok, samurtasunez begiratzen baitiogu geure iraganari, geu ere txikiak izan gineneko garai urrunari.
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Joxe Aldasoro
Akabo
Laura Mintegi
Mikel Asurmendi
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez
Beste urte batez
Samira Azzam
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Ulhaintsaren negarra
Jon Garmendia
Aiora Sampedro
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Irati Majuelo
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Aiora Sampedro
Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro
Aiora Sampedro
Esne berriketan
Uxue Alberdi
Mikel Asurmendi
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Asier Urkiza