« Lehenak | Azala eta mamia »
Festa aldameneko gelan / Mariasun Landa (Jesus Mari Lasa) / Erein, 2007
Maiatzaren ondoren Javier Rojo / El Correo, 2008-01-05
Mariasun Landa haur eta gazte literaturan dugun idazlerik inportanteenetako bat da. Alor horretan ezaguna da eta askotan frogatu du bere kalitatea. Baina “Festa aldameneko gelan” izeneko liburu honetan beste alor batzuetara hurbildu nahi izan du, zeren irakurle helduentzako nobela bat idatzi baitu. Nobela autobiografikoa da, eta lehenengo pertsonan hitz egiten digun narratzaile protagonista arazorik gabe identifika daiteke idazlearekin. Landa bezala, protagonista Parisa doa esperientzia berrien bila.
1968ko udazkenean gaude, maiatzaren biharamunean, beraz, baina udazken horretan Parisa doazenek axalean baino ez dituzte sentitutzen maiatz haren ondorioak. Fikzioaren eta errealitatearen mugetan mugitzen den liburua dugu hau. Protagonistak munduan bere lekua bilatzen du bidaia honen bidez eta ia bidaia iniziatikoa izango balitz bezala aurkezten zaigu: infernuratze moduko bat jasan ondoren (estuasunetatik-eta pasatu beharko baitu protagonistak ezezaguna gertatzen zaion hiri miretsian), heldu bihurturik birjaioko da esperientzia horretatik. Oroimenaren ariketa ere bada, bestalde, baina zorionez oroimenak bere lana egiten duenean, nostalgia alde batera utzi du idazleak. Izan ere, lehenaldira begiratzean begien aurretik igarotzen zaiona ez da galdutako paradisu zoriontsua, baizik-eta geltoki bat, heldu bihurtzeko prozesu horretan. Protagonistak bere lekua bilatzen du munduan, eta horren bidez azal daitezke nobela honetan gertatzen diren zenbait gauza, itxuraz kontrajarrita daudenak.
Bilaketa horretan bere identitatea topatu nahirik dabil protagonista, eta horrek taldearekiko loturak indartzera bultzatzen du. Identitatea besteekin konpartitu behar den zerbait baita, bakardadean amildu nahi ez bada. Baina protagonistak bere banakotasunaren sentimendua ere badu, pertsona berezia baita, besteengandik desberdintzen dena, eta behin baino gehiagotan saiatzen da izaera berezi hori azpimarratzen. Nostalgia alde batera utzi du idazleak liburu honetan, baina baita ironia ere. Parisa doan gazte xaloarengana hurbiltzean, pertsonaia horren indarra sentitu arren, Parisa joateko gai izan zelako. Idazleak erakutsi du helduentzako liburu interesgarriak idazteko gai dela, kasu honetan autobiografiak inposatzen duen ikuspuntu estuari gehiegi lotuta badago ere.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi