« Haize hegoaren aroak | Jantziak »
Salbazioko armada / Abdela Taia (Patxi Zubizarreta) / Alberdania, 2007
Europa helburu Javier Rojo / El Correo, 2007-09-19
Abdela Taiak idatzitako “Salbazioko Armada” izenburuko nobela hau literatura postkolonialaren eredu ikusgarria iruditu zait, fenomeno kultural honetara hurbiltzeko adibide interesgarria. Abdela Taia izeneko protagonista agertzen zaigu, idazlearen izen-deitura berberak eta biografía datu berberak dituen gazte marokoarra, Europara joango dena bere ikasketetan jarraitzeko eta Frantziako kultura distiragarriaren jabe egiteko. Genevara eramango duen ibilbide pertsonala kontatzen da nobelan. Nobelak eredutzat hartua ahal izateko osagai guztiak dauzka. Adibidez, pertsonaiaren aukera sexualaren inguruan eraikitzen da argumentua (eta batzuetan ematen du probokatzeko asmoarekin egina dela), Europara eramango duen ibilbidea bere homosexualitatearen garapenarekin batera gauzatzen baita. Ibilbide honetan Jean izeneko pertsonaia europarrarekin topo egingo da eta honek ezagutaraziko du Europa mirestua. Baina nobelan pertsonaia baten ibilbide partikularra kontatzen bada ere, osagaiak asmo sinbolikoz aukeratuta daudela dirudi eta Jeanek Abdela seduzitzen duenean Europak Magreb seduzitzen duela esan daiteke. Frantsesez idatzitako nobela interkulturala, azken finean.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi