kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Endrike VIII / Willian Shakespeare / Antzerti, 1985

Endrike VIII Mikel Antza / Susa, 1986-04

Antzerki klasikoaren munduan izen ospetsu eta prestigiodunik badago, hori Shakespearerena dela zalantzarik ez. Eta itzultzerakoan bertsio, arazo eta kalapita gehien sortu duena ere ingeles hori da. Espainolerako itzulpenetaz arduratzeko institutu berezi bat dago Valencia hirian, zeina, bertsio guztiak oinarritzat hartuz, lan txukun eta zabal bat egiten ari den. Euskaraz ere badaude dramaturgoaren lan guztiak itzulirik. Hain zuzen ere, horren berri ematen digu Antzerti-k egindako argitalpen honen itzultzaile izan den Xabier Mendigurenek, bere hitzaurrean. Larrakoetxearen lanari erruak eta aziertoak aurkitzen dizkio Mendigurenek, batez ere bizkaiera berezi samar batez dagoela idatzirik.

Orain, ETBk BBCri erositako produkzio sorta baten eraginez, ETBko eta Antzerti-ren arduradunek telebistarako bereziki sortuak argitaratzeari oniritzi diote. Mendiguren bera bere lanaren ahultasun horretaz jakitun da, eta desenkusak aurretik botatzen ditu. Jatorrizko banda bisualak ezartzen dizkion hesien barruan aritu da itzultzerakoan, eta zinez, horrek ez dirudi Shakespeare itzultzeko egokierarik onena. Mendigurenek ongi irabazia dauka itzultzaile fin denaren titulua, eta badaki lanak txukun egiten; baina, hain zuzen ere berak botatako arrazoiengatik itzulpen hankamotza dugu hau. Hizkera aldetik gertaerak jazotzen diren garaiei egokitzeko saio estimagarria dago, hala ere.

Obra berari buruzko aipamentxoa egin aurretik argitalpena txapuza hutsa dela esan behar da: erruz josirik agertzen da, eta pernila txorizoaren hestetan sartu digute. Erakunde publikoek edo iniziatiba pribatu literaturzaleek pentsa beharko lukete Shakespeareren lanen itzulpen oso eta egoki bat egitea, Mendigurenek ondo dionez aldian aldiko gizataldeek beren premia eta ikusmoldeen arabera berregin behar dituzte testuok.

Endrike VIII ez batera eta ez bestera doan obra dramatikoa dugu. Shakespearek, historia kontutan hartu behar zuen, baina historiari drama itsatsi behar zionez, txertaketa kasu honetan ez zitzaion oso fin atera; bere beste zenbait lanetan bezala, agertzen diren jarrera eta izaera pertsonalak analizatzen trebea dugu, baina osotasun aldetik galdu egiten du obrak, askotan indargea eta interes gutxikoa suertatzen delarik.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak