« Marinel korapiloak | Galdutako trenak »
Psikosia / Robert Bloch (Javi Cillero) / Elkar, 1996
Aspaldian bila zenbiltzana Xabier Mendiguren Elizegi / Argia, 1996-10-06
Baditut nik lagunak, noizbehinkako irakurleak, ni liburu kontu honetan oso sartuta nagoela-eta, halaxe galdetzen didatenak tarteka: “Esaidazu irakurtzeko moduko liburu bat, baina ez roiloso horietakoa: erraza izan dadila, eta entretenitua”. Idazle batek pena hartzen du, bere barrenak hustu, garunak urtu eta, zerbait ona egin duelakoan, hori dena “roiloa” iruditzen bazaio gero irakurleari. Baina, bestalde, onartu beharra dago irakurlea dela hemen jaun eta jabe, bere esku dagoela liburua ireki edo ixtea: zer esanik ez eskua patrikan sartu eta mila pezetatik gora gastatzeko eskatzen badiogu.
Zuretzat, bada, irakurle, gaurko aholkua: Psikosia delako nobela honetan oinarritu zen Hitchcock izen bereko filme ospetsua egiteko. Hori, berez, izan daiteke aski garantia, intrigaren maisuak ez baitzuen batere begi txarra istorio indartsuei antzemateko. Interesez eta arnasari eutsita irakurtzen da eleberri hau: soberako hitzik, deskribapenik edo gogoetarik gabe, zuzen kontatzen ditu idazleak gertaerak, irakurlearengan nahi duen eragina piztuz: beldurra, jakinmina, oilo-ipurdia jartzerainoko izukara.
Euskara zailegiak ematen dizula beldurra? Lasai: Cillerok lan bikaina egin du, egilearen prosa sendo eta irakurterraza euskuratzean, testuak berez korritzen baitu eta orrialdeak pasa ahala ahaztu egiten zara itzulpena den ala ez, kontakizunaren sarean harrapatuta.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez