kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Maitasun objektu eztizkoa / Raul Guerra Garrido (Myriam Villasante) / Baroja, 1988

Maitasun objektu eztizkoa Dabid Zuazalde / Argia, 1988-08-04

Bitxia da liburu honen historia. Guerra Garridok espainieraz idatzia da, eta urtearen azken aldera edo jatorrizkoa argitaratuko bada ere nahiago izan du aurretik euskal itzulpena plazaratu, euskararekiko maitasun erakusgarri legez. Ez dakigu egilearen edo argitaratzaileen ideia izan den. Ez dago gaizki dena den.

Hala ere, Raúl Gerra Garrido ez da atzo goizekoa inguru hauetan, eta “euskararekiko maitasuna” erakusteko aukera anitz izan du aurretik; badakigu ordea zein izan den bere jokaera eta oraingo adierazpen hauek ez gaituzte gehiegi konbentzitzen. Agian, “maitasun” kontuetan gorabehera eta aldaketa franko gertatu ohi denez, berak ere halako bat izan du. On degiola.

Itzulpenaz, bada, zera: nik Guerra Garridori ez nioke esango baina zuek badakizue euskararen eta inperioko hizkuntzaren erregistro, adierazpen eta irakurlearen errezeptibitate mailak ez daudela parean, eta erdaraz zailtasun berezirik gabeko esperimentutxo bat edo datekeena, euskaraz nekagarri gertatzen da. Horregatik ez dut lehen orrialdeetatik aurrera egin. Barkatuko ahal digu Raúl Guerrak; gogoa izanez gero jatorrizkoa irakurriko diogu. Gu horren “maitakor” ez bagara ere, bai baitakigu etsaiaren hizkuntza (“inor ez da idiota”, esan zuen Arestik).

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak