kritiken hemeroteka

8.765 kritika

« | »

Gastibeltzaren karabinak / Marc Legasse eta Maskarada taldea / Susa, 1985

Gastibeltzaren karabinak Iñaki Camino / Argia, 1986-02-23

Lehendik egurra hartua da gure partetik Marc Legassek narrazioren bati egindako aipamenean. Ez ginen harakoan konturatu Marc Legasseren narrazioak izugarri egoki izan zitezkeela antzesteko, eta Euskal Herrietan hainbeste antzesten ari den “Gastibeltzaren karabinak” honekin halako zerbait dela esango nuke.

Antzerki honetan, denetatik pasatzen da. Iñigo Pikandia karlistek Pasaian plano sekretu bat harrapatu behar die kristinoei gero Don Karlosen general batzuei emateko. Bidean erdi-galdu egiten da eta Ameriketa, India, Kuba eta beste leku askotara iristen da. Bidean denetatik pasatzen da, baina batez ere historiazko erro oso sakonak dauzkaten humorezko pasadizuak. Eta horretantxe dago koxka, humorearen bidez gure herri zahar honen historiarekin zerikusi larria duten datu, toki, liburu eta pertsonaiak humorez hain ederki azaltzerakoan. Federiko Kruwniski dugu euskal filologo ospetsu, Gernika eta Ameriketa zuzenean lotzen ditu barku batek, meza-mutil mutu batek “El imposible vencido” du mundu honetan gauzarik maiteena e.a. Antzerkia ez da izen berbera daraman narrazio liburutik bakarrik atera, Legasseren gainontzeko liburugintza ere kontutan izan da egokipena egindakoan. Lanak Euskadiko oldarketa eta oldarketa horrek duen fantastikotasuna eta poetikotasuna azaltzen du. Aise uzten du liburuak poetika eta fantasia antzerkiaren sareetan garatzen.

Azken kritikak

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak