kritiken hemeroteka

8.765 kritika

« | »

Arthur Erregearen egintzak (1 Merlin) / John Steinbeck (Joseba Urteaga) / Igela, 1996

Mendekoak baina ez menderatuak Xabier Aldai / Euskaldunon Egunkaria, 1997-01-18

Luze eta zabal mintza gintezke John Steinbeck idazle iparramerikarrari buruz. Eztabaidan ziurrenik ere. Aro ugari eta euren artean erabat desberdinak ezagutu dituen autorea da, gizarte gaiei garrantzi handia ematen zien sasoitik hasi (The Grapes of Wrath: Haserrearen mahats aleak, John Ford-en filme ahaztezin baten aitzindaria) eta Bigarren Mundu Gerran propaganda liburuak idazteraino. Tartean baditu filmeen gidoiak burutuak, izan ere, eta hau da hain zuzen ere arestian aipatutako eztabaidaren sorburua, denboraren poderioz Of Mice and Men (Saguak eta arratoiak) —filme baten oinarria izan dena— kezka sozialak agerian uzten zituen autore hau, erabat kontrako aldean kokatzen diren jarrera kontserbadoreak besarkatzera iritsi baitzen, besteak beste Vietnamgo gerraren alde agertuz. Ildo honetatik jarraiki, batzuei eta besteei izpirik ere ez zaizue harrituko 1962an Nobel saria irabazi zuela jakitea, edo sariekin maizegi gertatzen den moduan egokitu-eman ziotela jakitea.

Gaurkoan mintzagai dugun liburu hau, Sir Thomas Malory, ustez Arthur Mahai Borobileko erregearen zalduna izanak burutu zituen kroniken moldapena da. Steinbeck berak luzatutako hitzaurrean ageri denez, egungo hizkuntza arruntera itzuli nahi zituen Maloryk utzitako kondakizunak bere seme-alaba ez hain gazteentzat eta baita irakurle helduagoentzat ere. Nire juzguz ezin esan lortzen duen ala ez, horretarako ingeles zaharkituan idatzirik dagoen bertsio orijinala Steinbeck-ek gaur egungo ingelesean idatzitako moldatuarekin erkatu beharko bainuke ezer esan aurretik. Aitzitik, Joseba Urteagaren itzulpena arras zuzena egiten da gertakizunak bizitzen diren kontextuaren aurrean kokatzeko orduan. Kontutan hartu behar da nahitaez epikoa gertatu behar duten istorioen aurrean gaudela, eta epika sinesgarri batek bere-bereak dituela xehetasun gordinak eta krudelak, ezpaten indarkeria edo indarraren justizia, guztiak zalduneria elearen helburu idealizatuan gordetzen direlarik. Tartean aurki daitezkeen pasarte lirikoek —ohorea eta Jainkoaren aurrean duintasuna irabazteagatik beste zaldunen aurka borrokatu eta lehia zauri hilgarriekin galtzen duen zalduna eta patuaren zoritxarrez beronen ezpata oraindik odolaz lohituarekin bere burua hiltzen duen dontzeila ezin ederragoaren tragedia— garai baten sena dakarte, Walter Scott-en Ivanhoe eta antzeko eleberrietatik aurkako hemisferioan geratzen direnak.

Liburua osatzen duten bost istorioen artean inor gailentzekotan, Bi ezpatako zalduna kondaira goraipatu nahi nuke, Merlinen heriotza-rekin batera, baliorik gehiena biltzen dutenak izaki. Bestelakoan ezin utz nezake aipatu gabe liburu honek baduela jarraipenik bigarren liburuki batean. Beste hizkuntzetan ezagutzen diren Maloryren kronikak hiru liburutaraino iristen zirela kontutan hartuz, lehen liburu honek amaieran intriga eta jakinminari zabaltzen dizkion ateak eleberriaren tonu entretenigarriarekin baturik, gomendagarria bihurtzen dute irakurketaren jarraipena, agian, zinemak eta historiak burututako itxuraldaketen aurka lehiatzeko, inoiz borrokatu eta suntsitu beharko diren anitz itxuraldaketaren atarian.

Azken kritikak

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak