kritiken hemeroteka

8.766 kritika

« | »

Gutun ebatsia / Edgar Allan Poe (Juan Mari Mendizabal) / Erein, 1996

Klasikoak betirako Javier Rojo / El Correo, 1997-09-18

Edgar Allan Poe-ri buruz zerbait esatea agian ausardi handia izan daiteke, oso ezaguna izanik, literaturzale guztiek asko edo gutxi ezagutzen dute-eta. Klasikoa denez gero, topikoak besterik ez esateko arriskua dago. Baina klasikoa den aldetik, batzutan komeni da gogoraraztea beste liburuek eta egileek huts egiten dutenean, bera bertan dugula, denbora ondo pasatzen laguntzeko prest. Poe misteriozko istorioak egiten aurki daitekeen maisurik handienetako bat da. Gutxitan lortu izan da pertsonaia batzuen larria eta izua berak egin duen bezain ondo islatzea. Eta, bestaldetik, poliziakotzat hartu daitezkeen istorioak ere idatzi ditu, agian Wilkie Collins-en Ilargi harria eleberriarekin batera, horrelako istorioen sortzailea izanik. Gutun ebatsia izeneko istorioa azken hauetakoa dugu. Bertan agertzen zaizkigu geroko idazlan batzuetan hain ezagun gertatzen zaizkigun zenbait pertsonaia: ikertzaile afizionatu trebea; honen laguna edo adiskidea, istorioan narratzailearena egiten duena; polizia burugogorra… Irakurleak, piska bat sakonagoa izan nahi badu, razionalismoaren lepotik, razionalismoaren beraren lanabesak erabiliz, egiten duen txantxa ere ikus dezake kontakizun honetan. E.A. Poe klasikoa da, eta inoiz ez digu hutsik egingo.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak