« Euskal odola | Adio errua »
Dublindarrak / James Joyce / Alberdania, 1999
Hiri hila Javier Rojo / El Correo, 2000-02-09
James Joyceren Dublindarrak argitaratu berria du Alberdania etxeak Irene Aldasororen itzulpenean. Hamabost kontakizunek osatzen dute Irlandako idazlearen lan ezaguna, gaur egun klasiko bihurtu dena. Eta hamabost kontakizun horietan XX. mendearen hasierako gizartearen ikuspegi osoa eskaintzen digu. Ia-ia hilerria dirudien hiri batean hara-hona ibiltzen diren pertsonaia arruntak ditugu protagonistak, nork bere ilusio txikia, nork bere helburu ziztrina erakusten digularik. Zeren gizarte horren alde desberdinak erakustean, Joycek idazle gutxik lortu dutena erdietsi baitu: zatiok ederto lotu eta gizarte osoaren deskribapen zehatza eta gardena. Giroa iluna da, ilusio xumeen mundu itxia, ia bizitasunik gabea. Gelditasun sentimendu hau bikain islatuta dago Joyceren kontakizunotan. Izan ere, idazleak erakusten digun mundua izozturik bezala agertzen zaio irakurleari. Kontatzen denaren txikitasunak harritzen du zenbaitetan, mundu izoztu horretan ezer gertatuko ez balitz bezala. Honez gainera, askotan kontakizunak istorioaren edozein puntutan bukatzen direla dirudi, bizitza puska batzuen aurrean gaudelako inpresioa areagotuz. Idazle bikain baten eskuetan edozein gaik balio du literatur lan miresgarria sor dadin.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui