kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Garailea / Peter B. Kyne / EIZIE, 2005

Garaile galtzaile Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-10-28

Gauza bitxi eta kurioso askoak gertatzen direla munduan ezin uka. Norbaitek (gizon ala emakume ote ez jakin) Peter B. Kyneren liburu bat irakurtzen du (ingelesez ala gazteleraz ote ez jakin); gustatu egiten zaio, Kyneren liburuak gustagarriak baitira eta agian horrexegatik garai batean gaur baino ezagunagoak ziren; euskaraz jartzen du, dakien bezala. Gero liburuak bere bidea egiten du. 1935ean argitara eman zuten Argia-ko arduradunek, Egutegian “Garaile” izenburuz. Orain EIZIEk Itzultzaile Aitzindariak bilduman kaleratu du berriro, euskaraz eta ingelesez, badaezpada ere.

Bildumako aurrekoetan bezala Inazio Mujika Iraola izan da edizio honen prestatzaile eta hitzaurregile. Ez da gutxi, polita baita hitzaurrea bere berezian. 1935eko eta enparauetako giroa azaltzen digu Mujika Iraolak. Ez da historiara hurbiltzen, historia bera ekartzen du beregana, ipuin, istorio, narrazio bihurturik. Literatura eginik, noski, literatura baita, historia lainotsu eta lanbrotsu ageri denean, egin daitekeen gauza bakarra. Literatura literaturaren gainean, hostoa hostoaren gainean botatzea bezala bada ere. Baina politagoa da horrela, literatura politagoa baita historia baino (historia benazko eta buruhandia baino, noski).

“Garailea” (ingelesez The Go-getter) 1921ean argitaratu zen eta arrakasta izan zuen, Peter B. Kyneren eleberri gehienek bezala. Gazteleraz ere itzaleko idazle izatera iritsi zen. Haren liburuak oraindik ere aurki daitezke, ez baitaude den-denak galduak. Baina ez da gauza bera. Nola izango da bada gauza bera? Gaur egungo iritzi, aurre-juzku eta gogoetarako zahartuxea geratu da liburua, garaiko beste asko bezala. Baina ez da ahantzi behar liburuaren helburua entretenitzea zela, historia samur eta erraz bat kontatuz. Horregatik aukeratuko zuen, nik uste, euskarara itzuli zuenak, euskaraz ere liburu alai eta gustagarriak egon zitezen.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak