« Ikarak eta edertasuna | Sakoneko errealitatea »
Mugaldekoak / Edu Zelaieta / Susa, 2004
Kanpoko nahiz barneko gure mugetan preso Mikel Asurmendi / Irunero, 2005-02
Irunero aldizkarian mugaz idaztea gauza arrunta da. Irunero-ko lerroz lerro atalean mugaz idaztea berriz, plazera. “Mugaldean, burutazio oro dugu kontrabando lana” gaztigatu digu poetak hastapenean. Eta burutazioak poesiaren bidez heldu bazaizkigu, muga fisikoaz haratagoko mugen xerka goazela sentitzen ditugu jada.
Lau ataletan apailatutako liburuaren lehenean oso muga hurbilak zeharkatzera eramaten gaitu poetak. Atal honetako poemak, Bidasoan eta gure iraganaren gaindi bide eginez goaz, eta bidez bide euskaldunon patuaren islak aurkitu ditugu: aduana, kontrabandoaren zeinuak, pertsonaia historikoak, izena dutenak nahiz anonimoak. Hitz bitan: poetaren haurtzaroko istorioak, poema gisara isuriak.
Hurbileko mugak ez dira ordea, gure baitakoa urratzen duten seinale bakarrak. Badira muga lausoagoak, ezezagunagoak, gure geografiaz haratagoak izaten dira komunzki, urratzeko zailagoak. Badira ere, gure “ni”a gainditzen dutenak. “Urratuak” deritzan bigarren atalean, poeta bere baitako mugetan murgildurik doa bidetan barrena. “Mugarri luzeak” izena du poesiaz hornituriko hondarreko atalak. Hirugarrenean poeta borroka latzean murgildurik kausitu dut/gu. Mugarri luzeetan barrena aitzina segitzen du poetak. Eta bere poemak amaitu arren, bere poesia ez dela agortu sentsazioarekin gelditu gara.
Prosan idatzitako “Mugaldekoa” izeneko istorioak ixten du “Mugaldekoak” poesia liburua. Mugaldeko istorioa da. Hagitz Bidasoako eskualdekoa. Braulio du protagonista. Istorioaren ondorio edo irakaspenik atera ote dudan? Horra batto: Mugak aldakorrak direla, pertsonen egitekoak eta sentimenduak aldakorrak diren bezalaxe. Pertsonak, istorioak bezala, benetakoak nahiz gezurrekoak garela. Eta kanpoko nahiz barneko mugetan preso bizi garela.
Twist
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Detaile xume bat
Adania Shibli
Jon Jimenez
Antzerkiaren labirintoan I
Ander Lipus
Amaia Alvarez Uria
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Maite Lopez Las Heras
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Jon Jimenez
Uztapide eta Xalbador
Pako Aristi
Mikel Asurmendi
Barkamena existituko balitz bezala
Mariana Travacio
Jon Jimenez
Monogamoak
Iñigo Astiz
Paloma Rodriguez-Miñambres
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Joxe Aldasoro
Lanbroa
Pello Lizarralde
Mikel Asurmendi
Sorginak, emaginak eta erizainak
Barbara Ehrenreich / Deirdre English
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Mikel Asurmendi
Gerezi-denbora
Montserrat Roig
Amaia Alvarez Uria
Presbiziak lagundu omen digu
Edu Zelaieta
Mikel Asurmendi