« Bizitzak ez dik zentzurik, norberak ematen diona besterik | Azken kontakizuna »
Arrakasta / Jasone Osoro / Elkar, 2023
Arrakastarekin bueltaka Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2024-01-20
2023 urte bukaerako liburu berrien artean Jasone Osorok arrakastaren gaian jarri du arreta, saiakera arloan estreinako aldiz. Hartara, 11 gizon-emakume elkarrizketatu ditu euskal kulturako ordezkari gisa: Jon Garaño, Itziar Ituño, Izaro, Gorka Urbizu, Maider Egues, Harkaitz Cano, Eneko Atxa, Markel Irizar, Aizpea Goenaga, Eva Domingo eta Joxemari Agirretxe “Porrotx”. Zerrenda esanguratsua suertatzen da artearen esparru desberdinetakoek parte hartu baitute. Osoro haien erantzunak eta bere hausnarketak bilbatzen doa arian-arian arrakastaren mamia argitu nahian.
Sarrera laburrean gako nagusiak agertzen zaizkigu; batetik, definizio “kanonikoa” ematen eta galdera-sorta ezartzen du hizpidea abiatzeko, ametsak-helburuak-zoriontasuna kontzeptuen ildotik antzinako greziarren eta gizaki modernoaren kezkak elkartuz. Bestetik, elkarrizketatuen biografiez gain, 8 atalek (Haurtzaroa, Izaera, Aliantzak, Kritikak, Sabaiak, Sormena, Porrota eta Arrakasta) lagungarriak eskaintzen dituzte kontzeptuaren polisemia —eta bide batez, izaera poliedrikoa— konprenitzeko.
Liburuak kontu interesgarriak planteatzen ditu eta badira maiz errepikatzen diren ideiak, esaterako, ausardia, malgutasuna eta oztopoak gainditzea, solaskideen ustetan, arrakastaren muinean baitaude. Gaian jardun ahala, bestelako alderdiak arakatzen dira, hala nola, gertukoen sostengua, ikuspegi feminista, bokazioa eta kanpoko begiradaren eragina.
Ez dago sekreturik edo ezer magikorik arrakasta lortzeko. Hots, ez da zenbatetan eskuratzen den haren ifrentzuan porrota azalera baitaiteke —biak ala biak ezinbesteko osagaiak bizi eskarmentuan—, baizik eta urratsak aurrera ematea beldur barik, bidezidorrak irekiz, nahiz eta jakin ahaleginak ez duela beti saririk izango.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez