kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Animalia domestikoak / Esti Martinez / Elkar, 2023

Etxekotuegia Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2023-05-13

Familia tradizionala eta bikote disfuntzionalak dira liburuaren ardatzak. Pertsonaiak, protagonistak eta bigarren mailakoak, hiru dimentsiotan perfilatuak daude. Argitaratutako lehen ipuin-liburua izanagatik eskarmentu handiko idazlearen eskua sumatzen da. Idazkera fina darabil nafarrak, neurtua eta dotorea. Modu borobilean hautatu ditu idazleak ipuinetarako gaiak eta metaforak: “Putzuak” ipuinean haurrik eduki ezina nozitzen duten protagonistek zapaburu arrautzak erreskatatzea dute afizio. Alabak etxetik hegan egin izanaren dolua egiten ari den bikotearen ipuinean, ama txoritzar batekin obsesionatua dago, aita ornitologoa da eta alabak —nola ez?— Enara izena du.

Liburua zabaltzen duen ipuinean bi bizi estilo jartzen dira aurrez aurre: protagonistarena eta haren alabaren klasekide batena. Klasekidearen etxean bakarrik geratzen den momentua baliatzen du protagonistak kuxkuxean jarduteko. Objektuek beren jabeei buruz diotenaren gaineko gogoeta interesgarria egiten du ipuinak eta presio sozialei buruz gogoeta egiteko balioko luke. Liburuari izena ematen dion ipuinean idazleak elkarren ondoan amets egiteko arazoak dituen bikote batean koltxoian kokatzen du irakurlea eta liburuko pertsonaiarik interesgarrienetako bat eraikitzen du: koltxoi saltzailearena. “Hautsaren ondorengoak” ipuinak amaren heriotzak familia konstelazioa nola birdefinitzen duen erakusten du. Harremana etenda zuten aita-semeek elkar deskubritzeko abagunea topatuko dute amaren arropak kaxatan sartzeko trantzean. “Munstro odola” izeneko ipuinak pop kutsuko atmosfera identifika-erraza marrazten du: nerabe protagonistak, beldurrezko pasarteak, sinbolo ezagunak… baina baita amaierako kolpe bat ere, aurrez ikusgarria zirudiena desbideratu eta haurra heldu bilakarazten duena.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak