« Ganorexia: kaos kosmikoa egartzeko modu bat | Saihets-hezurrak agerian »
Zeozer gaizki doa / Beatriz Chivite / Pamiela, 2022
Amildegitik gertu Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2023-04-08
Garai zailak bizi garelako inpresioa hedaturik dago pandemia agertu zenetik eta argitaratzen diren hainbat obratan antzeman daiteke hark eragindako ezinegona eta deserosotasuna. Esaterako, Beatriz Chiviteren azken poesia-liburuan. Idazle honen ibilbidea ezagun dutenentzat ez da afera berria 2020an. Mugi / atu poema bilduman, erakutsi baitzuen kontzientzia sozialak garrantzia duela bere olerkigintzan. Ezin daiteke esan, beraz, “bolizko dorrean” gordetzen den autorea denik; aitzitik, bizitza, gorabehera eta zalantza guztiez horniturik, zintzo jasota suertatzen da poema hauetan.
Liburuak hiru atal ditu, zeinetan poeta adi dagoen munduan jazotzen denaz. Planetak pairatzen dituen gaitzei erreparatzen die: kutsadura, klima aldaketa, merkantilismoa… Chivitek luze behatu, hausnartu duenaren ahots sendoa adierazten du, helduaroan sartzeari lotutako beste gai batzuk ere azaleratuz, hala nola, iraganaren zama, amatasuna, maitasunaren haustura, etorkizuna edo ziurgabetasunak bizieraz.
Poema laburrak gailentzen dira eta gutxiagotan dago autoreak maite dituen haikuen oihartzuna. Irudi argigarriak baliatzen ditu: etxea (sukaldea, kafeontzia, terraza), negua, atzerriko lekuak (Hong-Kong, Seul, Hackney, Paris) eta elementu garaikideen aipamenak (spotify, hashtag, Brexita). Tonuak, zenbaitetan, profetikoa edo salatzekoa dirudi: “eta dinosaurioak bezalaxe / etorkizuneko espezien / ipuin eta jostailu / bilakatu gaitezen” (33 orr.), “kea hartu / bizitza bota” (69 orr.).
Zerbait gaizki doa, dio poetak. Horrela jarraituz gero, gainbeherari entzungor eginez, nora goazen izango litzateke galdera. Eraldaketa edo itxaropenerako tokirik ote, Chivitek egiten digu berba argiegi agian, zurztasun-sentimendua geratzen zaigularik.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria