kritiken hemeroteka

8.810 kritika

« | »

Egungo euskal krimen-literatura / Askoren artean / EHU, 2021

Euskarazko krimen-literaturaz Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2022-01-22

Krimen-nobelak beti erakutsi du osasun ona eta liburu salduenen zerrendetako lehenengo postuetan agertu ohi dira genero beltzekoak. Liburu honek gonbit egiten digu genero poliziakoaren ezaugarriak eta kodeak ulertzeko euskal sistema literarioaren obren zein idazleen bidez. Lopez Gasenik hitzaurrean dioenez, bizitasun ikaragarria hartu duen genero ustez periferiko bati merezi duen arreta eskaini behar zaio. Horretarako, genero honen definizioak, arauak eta mugak argitzen dira. Todorovi jarraituz, krimen-literaturak bi elementu nagusi ditu, krimena eta ikertzailea, hiru modutan gauzatu daitezkeenak gaien aldetik —enigma-eleberria, eleberri beltza eta suspensea—. Behin generoaren oinarriak eta izaera definituta, hasiera ematen zaio ikerketaren atalari. 14 kapitulutan euskaraz argitaratu diren intrigazko eta misteriozko eleberrien titulu eta autore garrantzitsuak azaltzen dituzte egileek; batetik, liburu jakin batzuetan jartzen da arreta: 110. street-eko geltokia, Aingeru Epaltzaren hiru eleberri intrigazkoak, Gizona bere bakardadean eta Itxaro Bordarenak. Bestetik, lau idazleren gako narratiboak aztertzen dituzte, Harkaitz Cano, Jon Alonso, Jon Arretxe eta Ramon Saizarbitoriarenak. Halaber, genero beltzean gazteleraz publikatu duten Euskal Herriko bi autore entzutetsu hartu dira aintzat, Ramiro Pinilla eta Dolores Redondo.

Ikerlana osatzeko, azken lau artikuluk eduki hauek jorratzen dituzte: nobela poliziakoaren lekua Haur eta Gazte Literaturan, krimenaren iruditeria eleberrien azaletan, Sator lokatzak lantzeko proposamen didaktiko bat eta euskal polizia-nobela eta munduko literatura-ikerkuntzaren arteko lotura.

Ale mamitsu hau irakurri ondoren, ez dago dudarik krimen-eleberrien sendotasunaz euskal literaturan baita haren erakarpenaz ere.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak