« Bidasoan gora, mundu bat: “Ikusi eta pentsatu” | Pauso bat aitortzarako bidean »
Eros / Eric Dicharry / Pamiela, 2020
Xamanaren poesia Javier Rojo / El Correo, 2021-01-09
Artea orokorrean eta poesia zehazki sorkuntzarekin parekatuta agertzen dira, eta sorkuntza posiblea izan dadin, ezinbestekoa da hori gauzatzen duen subjektuaren presentzia, artistaren presentzia. Begi-bistakoa dirudien oinarri hau nabarmentzen da Dicharryk argitara eman duen “Eros” poema liburuan, eta begi-bistakoa dirudien hori lehenengo plano batera eramaten delarik, abangoardiako artearen ezaugarriak azaltzen dira modu ikusgarrian. Poesia, planteamendu horren ondorioz, jarduera moduan agertzen da, egite moduan; emaitza, produktua, ordea, estalita geratzen da, garrantzizkoena poetak edota artistak sortzea bera baita. Ikuspuntu honetatik begiratuta, poeta zentzu jainkotiarrez hornituta dago trantzean sormen itxura amiltzen den xaman gisa. Eta xaman hau jainkoen eta gizakien munduen arteko mugan kokatuta dagoelarik, izaki “hermetikoa” da.
Honelako ideiak kontuan hartu behar dira Dicharryren poemak irakurtzerakoan, zeren hau bezalako liburu batean funtsezkoena ez baita idazlanean agertzen diren testuak, horietara heltzeko egin den ibilbidea baizik. Arrazoiaz haraindi dagoenez, poemak askotan anti-intelektualak dira eta iraultzaileak izan nahi dute, arrazionalismoa kapitalismoarekin identifikatzen den neurrian. Izan ere, artea eta poesia azken produktuarekin erlazionatzen bada, kapitalismoaren barruko beste osagai batzuk besterik ez lirateke izango eta artistak horren kontra jo behar du, benetako artista izango bada. Eta artearen merkantilizazioaren kontra, poesiak esentzialena adierazi behar du. Dicharryrentzat jarduera poetikoaren azken emaitza garrantzizkoena ez bada ere, azken emaitza horiekin egiten du topo irakurleak, eta testuok honi aurkezten zaizkion bezala surrealismoaren eta kaosaren adierazpen moduan azaltzen dira, guztiz pertsonalak eta askotan kode deszifra-ezin batean idatzita diruditenak.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi